REDE – Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sarea 2. fasearen proposamena 2022 – 2024

REDE – Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sarea 2. fasearen PROPOSAMENA 2022 – 2024 (baieztatzeke)

REDE 2020 – 2022ko lehen fasearen ondoren eta horren balorazio positiboaren ondoren, Estatuko Dantza eta Hezkuntza  Sareak bigarren fase bat proposatzen du, dantzako profesionalen 9 elkarteren eta bi erakunde laguntzaileren babesarekin eta konpromisoarekin.

Etapa berri honetan, eskoletan burututako dantza-proiektuei buruz egindako inkestan lortutako emaitzak argitaratu ahal izango dira. Proiektua hainbat testuinguru profesionaletan aurkezten jarraitzeaz gain, prestakuntza-jarduerak antolatzea eta argitalpen bat egitea planteatzen da.

Kataluniako APdC eta Euskal Herriko ADDE elkarteek proiektuaren talde koordinatzailea izaten jarraituko dute. Honako elkarteen zuzendaritzaren laguntzarekin: Valentziako Erkidegoko APDCV, Kantabriako sareko mugimendua, Andaluziako PAD, Asturiasko APDA, Gaztela eta Leongo APDCyL, Madrilgo Erkidegoko APDCM eta Murtziako eskualdeko Unión danza visible. Eta Assitej eta D+i Elkartearekin lankidetzan.

2. fase honetan, funtsezko 4 ekintzak lantzen jarraitzea proposatzen da:

      • 1. Ekintza-gakoa: Baliabideen identifikazioa eta ikusgarritasuna: Baliabideen identifikazioa eta Elkarteen webguneetan ikusaraztea.
      • 2. Ekintza/gakoa: Aholkularitza eta lankidetza: REDE osatzen duten elkarteen beharrak detektatzea. Oraindik REDEn sartuta ez dauden Dantzak Profesionalen Elkarteei REDE aurkeztea. Bilera ASSITEJ eta D+I erakunde laguntzaileekin.
      • 3. Ekintza-gakoa: Prestakuntza-plana: 2023ko prestakuntza-jardueren proposamena diseinatzea. Proposamena diseinatzeko batzorde bat osatzeko beharra.