NOR DABIL DANTZAN? 1

TOPAKETA PROFESIONALA

Bigarren urtez, ADDEk jaialdiko programazioan jasotako jardunaldi-topaketaren antolaketan parte hartu zuen BAD jaialdiarekin batera.

2010. urtean hasi genuen topaketa profesionalaren formatuarekin jarraitu nahi izan dugu. Nor dabil dantzan? 1 izenburupean.
Jardunaldiaren xedea EAEn dantzaren sektorean jarduten duten lau ekimen aurkeztea eta ekimen horien eta beste proposamen eta proiektu batzuen arteko elkarrizketarako eremua sortzea izan zen, Euskadiko dantzaren alorrean jardunda.
Erakunde horietako askoren egunerokotasuna, agendak, programazioak eta proiektuak ezagunak ditugu, baina gutxitan topatzen dugu elikatzen dituzten kezkei edo bulkadei buruz hitz egin, galdetu eta eztabaidatzeko lekua. Hortaz, lehenik eta behin lanbideari zuzendutako dibulgazioko jardunaldia da, ikerketa, sormena, prestakuntza edo dibulgazioa bezalako alorrei buruzko ikuspegia praktikara eta proiektu profesionalaren garapenera nola hedatzen den aztertzen lagunduko duena.

Bilboko Hika Ateneoan izango da topaketa:
11:00etatik 13:30era. Proiektuen, ekintzen eta helburuen aurkezpena.
13:30etik 14:00etara. Txostengileen eta txostenaren aurkezpenera bertaratutakoen arteko eztabaida.

Hauek izango dira aurkeztuko diren proiektuak:
AZALA , sorkuntzarako eremua, Idoia Zabaleta zuzendari artistikoak aurkeztua.
MUELLE 3, Olatz de Andrés zuzendarikideak aurkeztutako dantzarako eta sorkuntza garaikiderako eremua.
ERTZA, dantza konpainia, Asier Zabaleta zuzendariak eta Arantza Balenziaga banaketa-arduradunak aurkeztua.
DANTZAN.COM, Interneten, Oier Araolaza editoreak aurkeztua.

ADDEko idazkari Alicia Gómezek koordinatu eta moderatuko du jardunaldia.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *