PROMOZIOA: EKAINEAN ADDERA BAZKIDETU ETA IZEN-EMATE KUOTARIK EZ ORDAINDU

EKAINA HONETAN ADDERA BAZKIDETU ETA EZ ORDAINDU IZEN-EMATE KUOTA

Dantza PROFESIONALA edo IKASLEA bazara eta ADDEko bazkide egiten bazara 2019ko ekainean, izen-emate kuotaren 20 euroak aurreztuko dituzu!!

ADDEKO BAZKIDE BAZARA SEKTOREA HOBETZEAREN ALDE LAGUNTZEN DUZULAKO:
Zure kuota eta inplikazioaren laguntzaz, ADDEn sektorea sendotzeko eta garrantzia handia duten gaietan lanean jarraitzeko aukera izango dugu. Lan baldintza duinak eta politika kultural egokiak izan daitezen. Agian, ez dira erraz ikusten diren eginkizunak, baina gure arloa garatu dadin garrantzi handiko zereginak dira.

Martxan ditugun proiektu pare bat:

Euskal Herriko dantza profesionalentzako lan-gida Prestatzen ari garen gida, dantza profesionalentzat laguntza dokumentu bat izatea nahi dugu, bai dantza konpainia eta dantzarien arteko harreman laboralean, bai dantza eskola eta dantza irakasleen arteko harreman laboralean. Lehen aurkezpena iragan den apirilaren 29an egin genuen Dantzertin. Ondorengo pausuak: idazketarekin jarraitu, bi kontraste saio egin eta azkenik argitaratu.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen errebisioa Laguntzen jarraipena eta errebisioa denboran zehar era jarraituan egin ohi dugu. Orain, Eusko Jaurlaritzak egindako aldaketak direla eta profesionalen iritziak jasotzeko galdeketa bat prestatu dugu, eta bide batez, Etxepareren diru-laguntzen inguruan ere galdetzen dugu.

Gehiago garen heinean, gehiago aurreratuko dugu eta ordezkagarriagoak izango gara!!

Kuotak:
1. Bazkide profesionala: 9 euro/hilean
2. Bazkide laguna: 6 euro/hilean

BAZKIDE IZATEAN ZER ABANTAILA IZANGO DUZU?
Interesatzen zaizun lan-taldeetan aurrez aurre lana egiteko aukera izango duzu.
Lan eskaintzak, deialdiak eta diru-laguntzen informazioa jasoko duzu.
Doako lan aholkularitza.
Bazkide txartela erakustean hainbat abantaila eta deskontu.
Gure Dantza Direktorioan zure CV, argazki eta bideoak argitaratu ditzakezu.

ANIMATUKO ZARA?

Zalantzarik baduzu gurekin harremanetan jar dezakezu info@addedantza.org helbidean edo 688 612 052 telefonoan.

ADDERA BAZKIDETU NAHI DUT