PROGRAMATZAILE ETA DANTZAREN PROFESIONALEN ARTEKO ELKARRIZKETAK

LAN-MAHAIA (Begirada Dantza Zirkuitoari zuzendua)

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE), eta BAD Jaialdiak antolatua.

LAN-MAHAIA. Programatzaile eta dantzaren profesionalen arteko elkarrizketak.
Begirada Dantza Zirkuitoari zuzendua.
2013ko urriak 28, 17.00tatik 19.00tara.
Bilbao Arte.

Lan-Mahaia ADDEko Investigación Acción lan-taldearen koordinazioa izango du.
Talde honek zirkuitoaren inguruan ikerketa bat egin ondoren, SAREA-ri egiten dizkion proposamenen eztabaida irekiko da.

Parte Hartzaileak:
Sarea kide diren programatzaileak, Eusko Jaurkaritzako kideak, ADDE-ren “Investigación-acción” taldea eta dantza konpainia eta sortzaile interesatuak.

Lan-mahai honekin, programatzaile eta sortzaileen arteko hurbilketa gauzatzeko aukera eskeini nahi dugu, traba instituzionalak hautsi eta Dantza Zirkuitoaren inguruko elkarrizketa bultzatu, honen ardatzak eta funtzionamenduarekiko eztabaida partekatzeko.

Nola funtzionatzen du? Nola ikusten dute programatzaileek? Zein da konpainien ikuspuntua? Beharrezkoa al da azterketa bat egitea? Erraza al da konpainientzako antzokietara hurbiltzea? Antzokiek dantza programatzeko interesa al dute? Beharrezkoa al da era berriak elkarrekin bilatzea?

Gonbidatuak zaudete Dantza Zirkuitoaren inguruan elkarrekin hausnartzeko aukera izango den topaketa honetara.

Mesa de trabajo BAD 2013 Mesa de trabajo BAD 2013