NAZIOARTEKO DANTZAREN EGUNA

Ibili, korri, salto egin… Dantzatu!
2013 Dantza Asaltoak.

Dantzak kalea eta museoa asaltatzen ditu.
Tokiko egunerokotasunean ustekabean sartzen diren dantza leherketak. Mugimendu hasperen txikiak, gizabanakoaren esperientzi sentsorialak areagotzen dituen sentsazio berriak.
Dantza, beste diziplina batzuekin nahasten da, arte plastikoak, arkitektura, musika… ikuslearen begiradapean.

Bilboko Arte Ederren Museoa.
Bisitariek museoaren bisita egiten duten bitartean, eszena koreografikoekin hartuko dute ustekabea. Noiz? Nola? Han egon beharko da hori bizitzeko. Lau proposamen ezustean sartuko dira museoko hainbat espazioetan.
Apirilak 28 igandea, eguerdiko 12:00tan. Murgildu zaitez.

Bilboko Arriaga Antzokiaren Plaza.
Ibiltari; Dantzak ere kalea asaltatuko du, zenbait dantza estilo ikusi eta praktikatzeko proposamena luzatzen dizuegu: Lindy Hop, Klake, Dantza Afrikarra eta Flamenkoa.
Ezagutu eta gozatu itzazu diziplina horiekin, denontzako klase irekiak izango dira.
Apirilak 28 igandea, eguerdiko 12:00tan. Animatu eta parte hartu.

DID 2013 DID 2013 DID 2013 DID 2013

Antolatzailea
ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

Estatu Mailako Koordinazioa
Danza-T. Dantzaren langileen sarea.

Diru laguntza ematen du
Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila.

Laguntzaileak
Bilboeszena
Arriaga Antzokia
Bilboko Arte Ederren Museoa