LAN-ESKAINTZA DEIALDIA DANTZAN BILAKA 2021-2022

,

2021-2022 DANTZAN BILAKA BATZORDEKIDE izateko TXANDATZE DEIALDIA

Txanda-deialdi honen helburua batzorde artistikorako kide berri bat hautatzea da, 2020ko batzordearen kide batek eta ADDEren bulegoak osatzen duten egungo eraketari gehituko zaiona.

Batzordea “laguntza eta koordinaketa” izenpeaz deiturikoa honako eginkizunez arduratzen da: alde batetik programa egituratzen duten lan-teknikoak koordinatzeaz, eta bestetik, bertan garatzen diren sorkuntza prozesuen jarraitze lana egiteaz.

Batzordeak, txandakatze sistema bat jarraitzen du, horrela, taldean pertsona berriak sartzeko modua mailakatua da eta Dantzan Bilakaren koordinakuntzan aurretiko esperientzia duen taldea ziurtatzen da.

>> LANPOSTUAREN DESKRIBAPEN OROKORRA <<

Nori zuzendua:

Euskadiko dantzaren eta koreografia-sorkuntzaren alorreko profesionalentzat.

Kandidatura aurkezteko bidali beharrekoa:

Curriculuma eta motibazio gutuna. Elkarrizketa pertsonalak egingo dira beharrezkoa izanez gero.

Proposamenak bidaltzeko epea:

Azaroaren 17tik abenduaren 4ra info@addedantza.org helbidera.