KULTURAREN ALDEKO HERRITARTASUN KONTRATU (KHK) PLANAREN BARRUAN EUSKO JAURLARITZAREN KULTURA SAILAK DEITUTAKO DANTZA-TALDE OPERATIBOA

2011ko otsailaren 14an Kulturaren Euskal Kontseiluak onartutako KHKren 2011ko Laneko Plana garatzeko Dantza-talde operatiboa osatzeko deitu dute ADDE. Zuzendaritza-batzordean Arantza Balentziaga izendatu da talde horretan lan egiteko ADDEren ordezkari.

Hau izan zen 2011ko maiatzaren 3an egindako lehen bilerako gai-zerrenda:

1. Talde operatiboaren aurkezpena.

2. Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuak garatutako prozesuaren jakinarazpena.

3. Laneko talde operatiboaren funtzioak eta zereginak definitzea eta haiek garatzen hastea.

4. Taldeko bizitzarako interesekoak diren beste elementu batzuei buruzko informazioa eta sektoreko beharrak, eskaerak eta bestelako arloak biltzea.

Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuaren Idazkaritza Teknikoaren ekipoak bilera egindakoan, Dantza-talde operatiboaren proiektuak baloratzeko eta lehentasuna emateko txostena egin zuen, parte-hartzaileen ekarpenak bilduta, eta 2011ko urrian taldeari aurkeztu zitzaion.

Talde operatiboak lanean jarraituko du hurrengo bileretan.

Dantza talde operatiboaren osaera