KULTURA ZUZENEAN BIZIRIK

KZB, zuzeneko euskal kulturaren alorreko profesional eta alderdi politikoen Kultura Arduradunen artean gutxiengoen akordio bat sustatzeko plataforma da.

ESKENA (antzerkia), MIE (musika), ADDE (dantza), EAB (aktoreak),Artekale (kale antzerkia), ATAE (teknikariak) eta UNIMA (txotxongiloak)elkarte profesionalek sortutako plataformaren helburua, eragile, alderdi politiko eta herritarren ahal bezain beste babes lortzea da. Horretarako, zuzeneko euskal kulturaren aldeko manifestu bat adostu dute eta honekiko atxikimendua adierazteko webgune bat abiatu dute.

Eremu pribatuaren eta publikoaren arteko elakarlana sustatzeko sortutako manifestuak, zuzeneko euskal kulturaren sektorean diharduten ordezkari nagusien artean adostutako 6 abiapuntu finkatzen ditu.

2016ko maiatzaren 26an Kultura Zuzenean Bizirik plataformako kideak eta Euskadiko partidu politiko nagusien ordazkarien arteko debatea burutu zen.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *