Jagole Dantzarien Sarea 5

5. entzungaia: Ana Capilla. Dantzari eta sortzailea 2017ko BIDE topaketan ADDEren ordezkari izandako bazkidea

BAZKIDEEI BURUZ GEHIOAGO JAKIN NAHI DUGU.
Gure asmoa, hainbat gaiei buruz profesionalen testigantzak jasotzen dituzten audio laburrak biltzea da eta ondorioz bisibilitatea ematea. Modu horretan informazio toki bat sortzen joango gara eta era berean profesionalon arteko interesa pizten lagundu nahi dugu.

5. entzungaia: Ana Capilla. Dantzari eta sortzailea 2017ko BIDE topaketan ADDEren ordezkari izandako bazkidea:

  • Zer da Bide?
    Bartzelonako Caldera espazioan gauzatu zen. Bidek topaketa eta sarea sortzea du helburu nagusia eta aurten, ADDE gonbidatua izan da organismo kolaboratzaile gisa.
    Bide topaketan, gauzak amankomunean dituzten pertsonak identifikatzen eta elkartzen saiatzen dira. Badaude ere denbora tarte ireki batzuk non nor bere jakinminarekin zerikusia duten galdera zehatzak egiteko, adibidez, baliabide konkretu bat non aurkitu daiteken galdetzeko.
  • Zein izan da topaketa egunen egitaraua?
    Goizean hasten ginen, bederatzietarako Calderan geuden jadanik. Lehenengo, partaide guztien topaketa egiten genuen, bertan, aurreko egunak komentatzen genituen eta ondoren, gorputza berotu eta 3 laborategi zeuden aukeran egunero.
    Lan proposamenak egiteko aukera genuen horiek lan-taldean lantzeko; planteamendua azaldu behar zen, zer gai ikertu nahi ziren, lanaren ikuspuntua… Azalpenaren ostean, zerrenda batzuetan nahiago zenuen proposamena lantzeko apuntatzen zinen. Hurrengo hiru orduak laborategi horietan lanean aritzen ginen. Arratsaldean, beste laborategi batean sartzeko aukera bazegoen.
  • Zer iruditu zaizu interesgarria?
    Egun batean, topaketaren organismo gonbidatuak elkartu ginen. Lehenik, gure artean era personalean ezagutzeko (gainontzeko partaideak laborategietan jarraitzen zutelarik) eta bertan, gure arteko sinergiak bilatu genituen. Interesagrria izan zen beste zentru, pertsona eta organismoekin non topa gintezkeen ikusteko.
    Ondoren, organismo bakoitzak bere aurkezpena egin zuen publiko orokorrari eta nik ADDE ordezkatu nuen.
    Interesgarria egin zitzaidan gai bat amankomunean ipintzean, zenbat ikuspegi desberdin atera daitezkeen ikustea. Laborategi moduan, era neutro, anitz eta horizontala… denboraren inguruan bakoitzak dioena…

foto perfil ana_capilla

jagole dantzarien sarea – ana capilla

 

LINKak:

BIDE (Barcelona International Dance Exchange)