Jagole Dantzarien Sarea 2

2. entzungaia: Nuria Pérez Kontadores Gazte Zentroan dantza tailerraren dinamizatzailea.

BAZKIDEEI BURUZ GEHIOAGO JAKIN NAHI DUGU.
Gure asmoa, hainbat gaiei buruz profesionalen testigantzak jasotzen dituzten audio laburrak biltzea da eta ondorioz bisibilitatea ematea. Modu horretan informazio toki bat sortzen joango gara eta era berean profesionalon arteko interesa pizten lagundu nahi dugu.

2. entzungaia: Nuria Pérez Kontadores Gazte Zentroan dantza tailerraren dinamizatzailea:

  • Zer izan da martxoak 18an Donostiako Kontadores Gazte Zentroan erakutsi duzuna?
    Bost interpretez osaturiko laborategi bat garatu dugu azarotik aurrera eta bertan partehartzaileak inspiratu dituzten emakumeen kontakizunak esploratu ditugu.
    Lan horretatik atera diren akzioak nor bere burua definitzen dutela konturatu gara, kontakizunekin harremantzeko era pertsonala izan baita.
  • Prozesu horrek jarraipena du ala hemen amaituko da?
    Nire pentsamendua garatuz joan da, baina betidanik izan dut persona bakoitzaren potentzialtasuna garatzeko gogoa. Emakumeak kasu horretan behar handia du ahalduntzeko, bere burua ziurtatzeko eta dakizkien gauzen jabe egiteko.
    Oraindik asko dago ikertzeke, kolektibo ezberdinen arteko kontaktuak eta eszenak emakume bakoitzaren intentsitatea handitzearen prozesuan dantzak asko lagundu dezake.
  • Kontadores Gazte Zentroak zer eskaintzen dio Donostiako dantza testuinguruari?
    Hainbat diziplinekin sarea sortzen ari da, haien artean komunikazioa ahalbidetuz. Taularatzeak, esplorazioak, bata besteataz ikastea posible da bertan. Sormena garatzeko behar den zabaltasun hori ematen du.

Nuria Perez

mentoras que bailan – nuria perez

LINKak:

Kontadores

Kontadores Facebook