Internationale Tanzmesse 2018

Abuztua bukaeran, bi urtez behin egiten den Tanzmesseko dantza garaikideko azoka ospatu zen. Nazioarteko dantzaren hitzordu garrantzitsua da, izan ere, bertan batzen dira enpresa, profesional eta erakundeak.

ADDE bertan egon zen Etxepare Institutuko laguntzarekin eta azokan programatuak nahiz ez programatuak zeuden euskal dantza konpainia baztuekin.

Duela bi urte, Martin-Krego konpainiarekin joan ginen (No) Comfort Zone iksukizunaren sortze prozesua erakutsi zutelarik Open Studioan baita programan ez zeuden beste konpainia batzuekin ere.

Aurten Kukai konpainiak Oskara lana erakutsi du programazio nagusian eta Jone San Martínek Mikel R Nietorekin batera Emanuele Soavi Incompany konpainiarekin prozesuan dagoen Atlas I / Any body sounds lana erakutxi du Open Studioko programazioaren barruan.

Gainera, programazioan ez zeuden beste konapinia batzuk bertaratu ziren euren lana ezagutarazteko eta harremanak egiteko azokaren testuingurua baliatuz.

Xehetasun guztiak azaltzeko Donostiako Tabakalera eraikinean prentsaurreko bat egin zen abuztuaren hasieran.

Bisita horretan ADDEk Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoa ezagutarazteko helburua izan du, Euskal Herriko dantza konpainiek egiten duten lana ezagutaraziz, nazioarteko presentzia sendotuz eta lanak eta lankidetzak izateko aukerak erraztuko dituen harreman berriak sortuz.

tanzmesse 2018