Dantzan Bilaka 2021 deialdiko aldaketei buruzko informazioa

Dantzan Bilaka 2020ko batzordeak Dantzan Bilaka- Artium 2021 deialdi berriaren aldaketak jakinarazi eta partekatu nahi ditu. Deialdi hori uztailaren 15ean argitaratuko da Artiumen, Arte Garaikidearen Euskal Zentroaren webgunean.

Dantzan Bilaka 2021 programaren lehenengo aldaketa, programa bera deialdi bakarra izango dela da, hau da, prozesuen laguntzan eta profesionalen prestakuntzan formatu espezifiko horretan parte hartzeko deia.

Aurreko urteetan, Dantzan Bilaka programak lotura zuzena zuen sorkuntza koreografikorako deialdiarekin; izan ere, programa horren ikuspegi nagusia zen sorkuntza koreografikoa babestea, aurrekontu espezifiko batekin, urtebetean zehar. Deialdi horretan hautatutako parte-hartzaileentzat Dantzan Bilaka programan parte hartzea aukerakoa zen. Programa ez zegoen jasota deialdiaren oinarrietan, eta lehen bilera batean aurkezten zitzaien hautatuei, eta une horretan erabakitzen zuten programan parte hartzea. Horrek nahaste batzuk sortzen zituen programa egiteko orduan, horiek, Sorkuntza Koreografikoaren deialdiaren barruan aukerakoak izateagatik, hainbat eremutan kaltetzen ziren, eta ezin ziren behar bezala bete helburu orokorrak. Ildo horretan, programa berrikusteko eta berregituratzeko prozesu luze baten ondoren, laguntzak eta programa deialdi bakar batean bateratzea erabaki da. Horrela, Dantzan Bilaka programak protagonismoa irabazi du, eta askoz hobeto egokitzen da euskal koreografoen belaunaldi berriari leku egiteko helburura, eta, aldi berean, parte-hartzaileen profesionalizaziorako urrats gisa ezartzen da.

Aldaketek honako egoera hauei ere erantzuten diete:

Alde batetik, aurreko batzordeen eta egungo batzordearen kezkak, programa osoa osatzen duten jardueretan parte hartzeari buruz, eta edizio bakoitzeko parte-hartzaileen artean sortzen den harremanari buruz.
Eta bestetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak programa honetarako bilatzen duen parte-hartze profilaren asmo zehatzari.

Ildo horretan, profila da deialdi berriaren fokuetako bat; izan ere, Eusko Jaurlaritzak aurten, kultura sortzeko aginduaren barruan, koreografia-sorkuntzarako laguntza berriak argitaratu zituenetik (esparru profesionalean sorkuntza- eta ikerketa-prozesuak laguntzera bideratutakoak), aldi berean, Dantzan Bilakako partaideen profila esperientzia laburra eta Motibazio argia.

Horretarako, eta baliabideak optimizatzeko eta nolabaiteko salbuespena sortzeko,derrigorrezkoa izango da DB programaren 2021. edizioko jarduera guztietan parte hartzea. Lantegiak, egoitzak (hautatutako proiektu bakoitzaren garapenera bideratuak) eta batzorde artistikoaren tutoretzak, proiektu bakoitzaren garapena indartzeko.
Dantzan Bilakaren edizio bakoitzak irauten duen hamar hilabeteetan zehar, hiru aste zehatzetan soilik biltzen da derrigortasuna, hautatutako proiektuak aurkezteko jardunaldietara arte.Nahitaez lortu nahi dena da parte-hartzaileen profesionalizazio-helburuak areagotzea, bai eta banakako proiektuen garapenean eta parte-hartzaile guztien arteko harremanean sakondu ahal izatea ere.

Dantzaren eta koreografiaren esparruan prestakuntza jaso ez duten eta beren ideiak eta proiektua praktikatzeko espazioari dagokionez alderdi ez-materialetan, dinamikoetan eta mugimendukoetan interesa duten pertsona guztientzat ere zabalik dago deialdia.

Nafarroako Foru Komunitatean erroldatutako pertsona guztientzat ere zabalik dago deialdia.

Espero dugu aldaketa horiek onuragarriak izatea deialdi honen oraingo eta etorkizuneko garapenerako, eta batez ere zuen interesekoa izan daitekeena, zuen parte-hartzea ezinbestekoa baita.

Agur bero bat,
2020ko Batzordea
Maria Ibarretxe, Luciana Chieregati, Ion Munduate