DANTZA PROFESIONALENTZAKO LAN GIDA – Kontraste saioak

, , ,

ADDEn denbora bat daramagu EUSKAL HERRIKO DANTZA PROFESIONALENTZAKO LAN-GIDA bat egiten. Gida honen helburua, lan-jardunbide egokien erreferente orientagarri bat eskaintzea da, bai sorkuntzan bai hezkuntzan.

Gida, hainbat pertsonek landu dute dokumentuaren fase desberdinetan. Nolanahi ere, Jemima Cano arduratuko da lan honi amaiera emateaz.

Ulerterraza, argigarria eta ahalik eta errealena den gida bat sortzea da gure helburua. Gure lurraldearen ezaugarrietara egokituz.

Antolatu ditugun online kontraste-saioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Saio horietan, konpainia, interprete, eskola eta irakasleekin bildu nahi dugu, dantzako profesionalen lan-harremanetan inplikatutako alderdi guztiekin informazioa kontrastatu ahal izateko.

Saioak Jemima Canok dinamizatuko ditu.

KONPAINIEKIN ETA ESKOLEKIN SAIOA: URTARRILAK 7. 10:00etatik 12:00tara.

INTERPRETEEKIN ETA IRAKASLEEKIN SAIOA: URTARRILAK 8. 10:00etatik 12:00tara.

Aurretiko izen-ematea, 2021eko urtarrilaren 4ra arte mezu bat bidali info@addedantza.org helbidera

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *