GERTUTASUNEAN ELKARRIZKETAK I

Gertutasunean elkarrizketak izeneko ekimena, ADDEren elkar sortzen proiektuaren barruan dago.

co-creando adde

Honakoa ADDEren proposamen berri bat da, non gai amankomunak dituzten bazkideei gonbidapen bat egiten zaien beraien artean hitz eginez informazioa sortu eta partekatzeko. Topaketa horietara edozein bazkide gertura daiteke eta gainera, ADDEren eremu mugatuan laburpen idatzia eskuratzeko aukera izango da.

Gorputza Hezkuntzan

Gertutasunean Elkarrizketak 1.zbk: GORPUTZA HEZKUNTZAN

Topaketa honetan Amaia Nabaskues, Ana Remiro, Ana Revuelta eta Maider Urrutia bazkideak izango ditugu.
Garatzen ari diren proiektuetatik abituko dugu elkarrizketa eta gaia zabaltzen joango gara gorputzak hezkuntzan duen garrantzia aintzat hartuz.
Euskal Herrian hainbat ikastetxeekin harremana duten bi proiektu ezagutzeko aukera izango dugu. Ekimen horien izateaz, heuren egoeraz, topatu dituzten erronkak eta bidean jasotako laguntzei buruz galdetuko diegu.

 

Gorputzaldiak
Gorputzaldiak arte hezkuntza proiektu bat da. Hezkuntza formaleko irakaslegoari, beraien egitasmo kurrikularra garatu dezaten, dantzatik eratortzen diren tresna berriak emateko helburuarekin sortu zen. Mugimendua ikasteko bitarteko naturala dela eta gorputza ezagutza iturri eta bidea dela du planteamendu nagusitzat.

Artaziak
Artaziak hezkuntza eta mediazio kulturalaren eremuan lan egiten du. Ekoizpen artistiko-kulturalak hezkuntzarako eta garapen pertsonal zein kolektiborako tresna bezala erabiltzen ditugu. Hezkuntza, trukerako, eraikuntzarako eta ikaste prozesurako espazio komun bat bezala ulertzen dugu.
Lan ildoetako bat GORPUTZ TRANSBERTSALA da, non gorputza ikasteko tresna duten proiektuak garatzen diren. Arte biziekin (dantza garaikidea, performancea…) eta lotuta dauden lenguaiekin lan egiten dugu ezagutza eta eraldaketa sozial eta pertsonala lortzeko. Jakintzak gorputzak barneratzen dituenez, ildo honen helburua horien erabilera, kontzeptzioa eta irudikapenari buruz hausnartzea da.

Eguna: Ekainak 19 astelehena
Lekua: Tabakalerako kafetegia (Donostia)
Ordua: 11.30-13.00
Asistentzia: Irekia

Gorputza Hezkuntzan