GERTUTASUNEAN ELKARRIZKETAK II

Gertutasunean elkarrizketak izeneko ekimena, ADDEren elkar sortzen proiektuaren barruan dago.

co-creando adde

ADDEren proposamen honetan, gai amankomunak dituzten bazkideei gonbidatzen zaie beraien artean hitz egin dezaten, informazioa sortu eta partekatzeko. Topaketa horietara edozein bazkide gertura daiteke eta gainera, ADDEren eremu mugatuan laburpen idatzia ikusteko aukera izango da.

Gertutasunean Elkarrizketak 2.zbk: ARETOKO IKUSKIZUNAK KALEAN DANTZATZEKO MOLDAKETAK

Topaketa honetan Olatz de Andrés, Begoña Krego eta Natxo Montero bazkideak izan genituen.

Jagole Dantzarien Sareko batzordetik hiru bazkideei egin genien gonbitea, aretoko dantza ikuskizun bat kalean dantzatzeko egokitzearen inguruan bakoitzaren esperientzia ezagutu eta euren artean elkar hausnartzeko. Topaketa hori modu irekian egin zen, nahi zuen orori bertaratu eta entzuteko aukera emanez. Gertutasunean Elkarrizketak bigarren topaketa horretan Ana Capilla izan zen moderatzilea Izaskun Lapazaren laguntzaz informazioa jasotzen.

 

Eguna: 2018ko maiatzak 30 asteazkena
Lekua: Kubrick Taberna (Bilbo)
Ordua: 20:15
Asistentzia: Irekia