EUSKAL HERRIKO DANTZAREN NAZIOARTEKOTZEKO PROPOSAMENAK

LAN-MAHAIA – BAD JAIALDIA

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea euskal dantza konpainia eta sortzaileen nazioartekotzeko ekintza plan bat garatzen aritu da.

Topaketa honen helburua, proiektu horretan biltzen diren edukinak aurkeztea, garatzea eta eztabaidatzea da, gure esku dauden nazioartekotzeko tresnen mapa zabalago bat marrazteko asmoz.

Bildutako informazioaz baliatuz topaketa honen bidez amankomuneko helburuak trazatu nahi ditugu, aukerak aztertu eta gure errealitatetik abiatuta ekintza zehatzak mahai gainean jarri.

Topaketa, dantza sektore osoari dago zuzenduta, eta arlo desberdinetatik beraien nazioartekotzearen gaineko esperientzia edo ikuspuntua konpartitu nahi duten partehartzaileei zabalik egongo da, ADDEk garatutako ekintza planak biltzen dituen edukinetatik abiatuta.

Mesa trabajo BAD 2014 Mesa trabajo BAD 2014 Mesa trabajo BAD 2014 Mesa trabajo BAD 2014

LINKak:

Lan-mahaia PDF

Noiz: Urriak 25 Larunbata. 11:00tan.
Non: Sala Rekalde Aretoa.

Antolatzailea
ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

Laguntzailea
BAD Jaialdia

Diru laguntza
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura Saila.

Parte hartzen dute
La Fundición Aretoa
Etxepare Institutua

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *