ESZENIKAREN ALDE. ARTE ESZENIKOEN GOI MAILAKO ZENTROA SORTZEAREN ALDEKO PLATAFORMA

2013/10/10 PRENTSA OHARRA.

Iazko azaroan ESZENIKA proiektua bertan behera geratzen zela jakin genuen. Hortik hona ESZENIKA-ren aldeko Plataformak Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroaren aldeko bere lanarekin jarraitu du azken hilabeteotan.

Batetik, Plataformak erakunde eta kide gehiago hartu ditu bere baitan; eta bestetik, hainbat instituzio eta ordezkari publikoen aurrean Goi Mailako Zentroaren beharra eta garrantzia defendatzen jarraitu egin du.

Izan ere, aurtengo ekainean Plataformak Eusko Legebiltzarrean dauden bost Legebitzar-taldeekin banan-banakako bilerak izan zituen. Bilera horien ondorioz, ESZENIKA-ren aldeko Plataformak datorren ostiralean, urriaren 11n Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean bere agerraldia egiteko aukera izango du. Plataformaren izenean ordezkari gisa bertaratuko direnak Alicia Gomez, Gabriel Ocina eta Santiago Burutxaga izango dira.

Horretaz gain, aurtengo lehen seihilekoan zehar Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailari gure elkarlanerako borondatea eta jarrera adierazi genion. Joan den uztailaren 11n Plataformako eta Departamentuaren ordezkarien arteko lehen bilera bat gertatu zen eta gaur egun bigarren bilera baten zain gaude.

Bai legebiltzar-talde desberdinak, bai Hezkuntza Saila, Arte Eszenikoen Goi Mailako Heziketaren ezarpenaren alde azaldu dira. Bestalde, bere apirilaren osoko bilkuran, Bilboko Udalak proposamena onartu zuen Eusko Jaurlaritzak 2006ko Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroaren sorrerari buruzko Euskal Parlamentuaren erabakia bete dezan.

ESZENIKA-ren aldeko Plataformatik hasitako ikasturtea aukera bezala hartzen dugu, eta baita ere hitzetatik gertaeretara pasatzeko momentua bezala.

ESZENIKA-ren aldeko Plataforma (“Euskal Herrian Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Sortzearen Aldeko Plataforma” sortu zena) 2005eko irailean agertu zen. Instituzioek Arte Eszenikoen (Arte Dramatikoa, Dantza eta Eszenoteknia) goi mailako ikasketa arautuak martxan jar zitzaten elkarlanean hasi ziren hainbat elkarte orduan.

Ekimen honek Arte Eszenikoen goi mailako hezkuntza ofiziala lehenbailehen gure herrian nahi duten profesional eta agente guztiei ateak zabaltzen dizkie.

ESZENIKA-ren aldeko Plataforma honako hauek osatzen dute:
­ EAB,Euskal Aktoreen Batasuna..
­ ESKENA, Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak
­ ATAE, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkartea.
­ ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.
­ Antzerki Autoreen Elkartea.
­ Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkartea.
­ EHAZE, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea.
­ Bilboko Txotxongilo Arteetako Dokumentazio Zentroa (Txirlora Elkartea).
­ APDG, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.
­ Dantzaz Elkartea.
­ Dantzan.com, Dantza sustatu eta hedatzeko Elkartea.
­ ÁNIMA, Bilboko Antzerkia eta Zinemaren Eskola.
­ ARTEBI, Musika, Arte Eszeniko eta Ikus-Arteetako Bilboko Eskola.
­ EAT, Gasteizko Eszena-Arte Tailerra.
­ AET, Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra.
­ UTOPIAN, Getxoko Antzerki Eskola.
­ ORTZAI, Antzerki eta Zinema Laborategia.
­ BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia.

Gaur egun Plataformak “Eszenikaren Alde” Facebook-eko profila dauka, eta egin nahi den edozein zalantza, galdera, atxikimendua edo kritikarako helbide elektroniko hau badu irekita ere.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *