IKERLANA: Dantzako profesionalak EAEn

,

IKERLANA: Dantzako profesionalak EAEn

ADDEk, dantzaren lan-garapena bultzatzeko eginkizunean, elkarteko sortzaileen batzordetik eskatu zion Kulturaren Euskal Behatokiari azterketa bat egitea, dantzako profesionalen lan-baldintzak zabal karakterizatzeko gai izango zena, horiek hobetzen lagunduko duten ekintzei ekiteko azken helburuarekin.

Duela gutxi egindako BLADE DANCE 2049 topaketaren ondoren, zuen bertaratzea eskertzeaz gain, oso pozik gaude guztion artean lankidetzan aritzeko gogoa dagoela ikusteaz. Azterlan honek sareak ehuntzen jarraitzen lagunduko du, administrazioarekin elkarrizketa hobea, egiazkoa eta eraginkorra lortzeko, etorkizunean konponbideak lortzeko.

Uste dugu erakundeek ez dakitela dantzaren sektorearen osaera eta ezaugarriak zein diren, eta 2020ko esperientziaren ondoren, covid 19 krisiari aurre egiteko laguntzen kudeaketan egiaztatu dugu sektorearen izaerari eta osaerari buruzko azterlan hau premiazkoa eta beharrezkoa dela.

Azterlana EAEko dantzako profesionalei zuzenduta dago, elkartekideak izan ala ez. Horregatik, erakunde “lankideei” inkesta zabaltzeko laguntza eskatu diegu, lurraldeko profesional gehiagorengana iritsi ahal izateko.

Zure laguntza behar dugu.

Dantzako profesional gisa gurekin kolaboratzea behar dugu 10 minutu inguru emango dizu, erantzunak anonimoak izango dira.
Sektorearen ahalik eta ikuspegi errealena izaten lagunduko duzu, besteak beste, erakundeekiko elkarrizketa-estrategiak hobeto bideratu ahal izateko eta, horrela, egin beharreko ekintzak hobeto bideratzeko sektorearen hobekuntzen alde.

INKESTA ERANTZUTEKO EPEA: Maiatzak 27, ostirala.  Ekainak 12 iganderarte.

Konpainia bateko zuzendaria edo kolektibo bateko kide bazara, galdetegia gainontzeko profesionalekin partekatzeko eskatzen dizugu. Eskerrik asko!!

+ INKESTA 2022 +