TOPAKETA IREKIA ADDEKO SORTZAILEEN BATZORDEAREKIN

,

TOPAKETA IREKIA ADDEKO SORTZAILEEN BATZORDEAREKIN

ADDEko Sortzaileen Batzordetik duela urte batzuetatik hona, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen urteko ebaluazioa egiten dugu eta sektorearen beharren arabera aldaketak edo hobekuntzak proposatzen ditugu.

Iradokizunetako batzuk izan ziren dantzan bilaka programan egindako aldaketak, koreografia-sorkuntzarako/ikerketarako laguntza sortzea, azken laguntza horren epaimahaian pertsona gehiago egotea…
Eusko Jaurlaritzarekin 2023ko urtarrilean egindako azken bileran, koreografia-sorkuntzarako laguntza berriei diru-kopuru handiagoa emateko beharraz, egiturak babesteko beharraz, produkziorik jaso ez duten konpainien banaketa-laguntza eskuratzeko ezintasunaz edo ekoizpena II eskuratzeko arazoez hitz egin genuen.

Ildo horretan lanean jarraitzeko, ezinbestekoa iruditzen zaigu zuekin kontrastea egitea, laguntzak eskatzen/eskuratzen dituzuen sortzaileen komunitateko kide aktiboak zaretenez, zuen iritzia jakin nahi dugu, zein arazo aurkitzen dituzuen eta proposamen bateratuak bilatu.
Horregatik, batzorde honen topaketa ireki batera gonbidatu nahi zaituztegu, Eusko Jaurlaritzak dantzarako ematen dituen laguntzei buruz hausnartzeko.

TOPAKETA IREKIA ADDEKO SORTZAILEEN BATZORDEAREKIN
NOIZ: Martxoak 27 astelehena. 12.00 etatik 13.30 etara.
NON:
· Aurrez  aurrekoa: Dantzagunea. Errenteria.
· Online: Zoom
IZEN-EMATEA: info@addedantza.org helbidean, martxoaren 23 ostegunarte.