EDADEI 3 – DANTZA, ARTE DRAMATIKOA, HEZKUNTZA ETA IKERKETA 3. TOPAKETA 2021

, , ,

EDADEI 3 – DANTZA, ARTE DRAMATIKOA, HEZKUNTZA ETA IKERKETA 3. TOPAKETA 2021

Urriak 16 larunbata, BAD Bilbao Jaialdia
Urriak 23 larunbata, Donostia LABO XL Jaialdia

(ADDE) Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko Hezkuntza Batzordeak bultzatuta, Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa 3. topaketak (EDADEI 3) gogoeta- eta lankidetza-foro bat izan nahi du dantza profesionalen, antzerkiko profesionalen eta administrazio publikoen artean, gizartearen eta ehun profesional eszenikoaren aldeko kultura- eta hezkuntza-ekintza zehatzak proposatzeko topagunea.

Hirugarren edizio honetarako Bad Bilbao Jaialdiaren eta Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolaren laguntza izaten jarraitzen dugu. Gainera, beste laguntzaile berri batzuk ere izango dira, hala nola Labo XL Jaialdia, Gipuzkoako Dantzagunea eta EAB (Euskal Aktoreen Batasuna). Aipatu nahi ditugu ere, laguntzen ari diren kultura- eta hezkuntza-politikako administrazioak: Bilboko Udaletxea, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Eusko Jaurlaritza.

Topaketetara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da info@addedantza.org  helbidean.

Urriak 16 larunbata, BAD Bilbao Jaialdia. Online topaketa. Topaketaren esteka posta elektronikoz bidaliko zaie aldez aurretik izena ematen dutenei. Epea urriaren 14an amaituko da.

Urriak 23 larunbata, Donostia LABO XL Jaialdia Topaketa mistoa (on-line eta aurrez aurrekoa). Topaketaren esteka posta elektronikoz bidaliko zaie izena ematen dutenei. Epea urriaren 21ean, ostegunean, amaituko da. Aurrez aurre joateko ere izena eman behar da aldez aurretik.

+ PROGRAMA  EDADEI 3+

* EDADEI 1, 2019an ospatu zen, BAB Bilbao jaialdiaren esparruan.

* EDADEI 2, 2020ean ospatu zen ONLINE, BAB Bilbao jaialdiaren esparruan.