DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA – OSPAKIZUN HEDATUA

,
did_19_eus

DANTZA PROFESIONALENTZAT ETA IKASLEENTZAT TAILERRAK ETA ADDEK EGINDAKO DANTZA PROFESIONALENTZAKO LAN-GIDAREN AURKEZPENA.

APIRILAK 27 LARUNBATA


-> 10.30tatik 12.00tara / Bilboko Berreginen Museoa

AUTOTRAINING TAILERRA

Inscripciones y precios

IZEN-EMATEAK ETA PREZIOAK

  • ADDEko bazkideak eta Bilboeszenaren erabiltzaileak DOAN.
  • ADDEko bazkideak izena-ematean lehentasuna.

Oharra: Bazkide eta erabiltzaileask 5€ fiantza ordaindu behar dute plaza ziurtatzeko.  Tailerraren egunean itzuliko da dirua.

  • Beste profesionalak (5€ tailerreko edo 15€ lau tailerrak)

Izen-emateak info@addedantza.org helbidean apirilaren 22 arte.

Plaza kopurua 15 pertsona tailer bakoitzeko.

 

Emailea: Yoshua Cienfuegos

Tailerraren deskribapena
Tailerra, aulki batzuen laguntzaz ariketa batzuk egitean datza. Modu horretan kokapena, ezarpena, elongazioa eta gorputz tonizitatea errazten da (beste gauza batzuen artean). Artikulagarriak diren segida horiek arnasketa zikloarekin bateratu daitezke. Arlo profesionalaren eta akademikoaren behar praktikoen aurrean, hainbat teknika somatikoen irakurketa pertsonal batetik abiatuta landuko dira.


-> 12.30tatik 14.00tara / Bilboko Berreginen Museoa

ARNASKETA TAILERRA

Inscripciones y precios

IZEN-EMATEAK ETA PREZIOAK

  • ADDEko bazkideak eta Bilboeszenaren erabiltzaileak DOAN.
  • ADDEko bazkideak izena-ematean lehentasuna.

Oharra: Bazkide eta erabiltzaileask 5€ fiantza ordaindu behar dute plaza ziurtatzeko.  Tailerraren egunean itzuliko da dirua.

  • Beste profesionalak (5€ tailerreko edo 15€ lau tailerrak)

Izen-emateak info@addedantza.org helbidean apirilaren 22 arte.

Plaza kopurua 15 pertsona tailer bakoitzeko.

 

Emailea:  Yoshua Cienfuegos

Tailerraren deskribapena
Tailer honek, arnasketa aktibitatearen eta bere pertzepzioaren eta erregularizazioaren arreta lantzen gonbidatzen gaitu, jardunaldi fisikoan erabilgarritasunarekin duen harremanean.

BIO Yoshua Cienfuegos

Yoshua Cienfuegos Espainiako egungo eszenan sortzaile eta zuzendari kontsolidatua da. Espainian sortu berri den Arte Eszenikoen Akademiako kide sortzaileetako bat. 1999tik CienfuegosDanza konpainiaren zuzendari eta koreografoa da, beste konpaini gailen batzuekin ere lana egin du. Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu adibidez: Madrilgo koreografia sariketaren lehen saria (1999), Costa Rica-ko Dantza Sari Nazionala (2010), Valentziar Generalitateak emandako Koreografia Zuzentzaile Onaren Saria VIVA ’09-10, besteak beste, gainera, berak zuzendu eta koreografiatu dituen ikuskizunak ere saritu dituzte.


-> 16.00tatik 20.00tara / Bilboko Berreginen Museoa

TAILERRA: INPROBISAKETA, MUGIMENDUTIK KONPOSIZIORA

Inscripciones y precios

IZEN-EMATEAK ETA PREZIOAK

  • ADDEko bazkideak eta Bilboeszenaren erabiltzaileak DOAN.
  • ADDEko bazkideak izena-ematean lehentasuna.

Oharra: Bazkide eta erabiltzaileask 5€ fiantza ordaindu behar dute plaza ziurtatzeko.  Tailerraren egunean itzuliko da dirua.

  • Beste profesionalak (5€ tailerreko edo 15€ lau tailerrak)

Izen-emateak info@addedantza.org helbidean apirilaren 22 arte.

Plaza kopurua 15 pertsona tailer bakoitzeko.

 

Emailea: Oihana Varela

Tailerraren deskribapena
“Osteopatia dantzara aplikatua” ikerketan oinarritzen den laborategi honek, bi zati ditu:
Lehen zatian, gorputz estruktura bakoitzeko mugimendu organiko eta bat-batekoa landuko dugu. Kasu honetan landuko ditugu bizkarrezurra, diafragma, psoas eta birikak eta inprobisatzeko erabiliko dugu.
Bigarren zatian, bat-bateko konposiziora egokituko dugu. Konposizioa lantzeko, hainbat ariketa egingo ditugu. Laboratigi honen helburua, partaide bakoitzak bere gorputz esentziaz jabetzea da.

 

 

BIO Oihana Varela

Euskadin, Catalunian, Frantzian eta Belgikan ikasi dut dantza.

Gorputzaren mekanismoa ulertu nahiean, osteopatia ikastea erabaki nuen. Lehenengoz nere gorputza ulertzeko ikasi nuen , baina azkenean bizitza ulertzeko nere bidean bilakatu da.

Bai dantzak eta bai osteopatiak gauza amankomunak zituztela ikusita, biak batu ditut, eta entrenatzeko modu bat sortu dut, ”Osteopatía aplicada a la danza”. Gorputzaren barneko mugimendua arakatzen dugu, inprobisazioan eta sorkuntzan erabiltzeko.

 


APIRILAK 28 IGANDEA

-> 11.00etatik 13.00etara / Bilboko Berreginen Museoa

FELDENKRAIS TAILERRA

Inscripciones y precios

IZEN-EMATEAK ETA PREZIOAK

  • ADDEko bazkideak eta Bilboeszenaren erabiltzaileak DOAN.
  • ADDEko bazkideak izena-ematean lehentasuna.

Oharra: Bazkide eta erabiltzaileask 5€ fiantza ordaindu behar dute plaza ziurtatzeko.  Tailerraren egunean itzuliko da dirua.

  • Beste profesionalak (5€ tailerreko edo 15€ lau tailerrak)

Izen-emateak info@addedantza.org helbidean apirilaren 22 arte.

Plaza kopurua 15 pertsona tailer bakoitzeko.

 

Emailea: Iratxe Arana

Tailerraren deskribapena
«Non dago nire burua?»
Buruaren kokapena sekulako garrantzia dauka gure jarreran.
Tailer honetan, hainbat mugimendu errazen sekuentziak esploratuko ditugu, batzuetan, ez ohikoak, baina beti esfortzurik gabe burutuak eta norberaren ahalmenen arabera. Partaide bakoitzak, bere buruarentzako euskarri hobeago bat bilatu dezake, horrela esperimentatu ahalko du burua arinago eta askeago izateak zer esan nahi duen.
Ondorengoa ikusiko dugu:
-burua eta enborra eta pelbisaren arteko harremana.
-bizkarezurra, euskarri malgua buruaren azpian.
-lehen bi lepaornoen funtzioa: atlas eta axis.
-buruaren posizioaren eragina gure oinen gaineko pisuaren banaketan.
Oharra: Partaide bakoitzak, bere esterila edo koltxoneta eta bururako euskarri bat ekarri behar du.

BIO Iratxe Arana

Arte Ederretan lizentziatua.
2012. urtean European Feldenkrais Training-en irakasle akreditatua.
Tai-Chi irakaslea eta Chen Xiaowang Taijiquan Euskadi elkarteko kide.
Danza Casual dantza garaikideko konpainiako kide, bertan bideoartista, dantzari eta koreografia lanetan aritua. .
Masaje Terapeutiko eta Terapia Craneosacral formakuntza.
Egun,  Feldenkrais eta Taichi klaseak emateaz gain, bi diziplinetan sakontzen dihardu.


APIRILAK 29 ASTELEHENA


-> 11.00etatik 13.00etara / Dantzerti

ADDE PRESTATZEN ARI DEN DANTZA PROFESIONALENTZAKO LAN-GIDAREN AURKEZPENA EGINGO DUGU GOSARI BATEN BUELTAN.

ADDEn prestatzen ari garen lan-gida aurkeztu nahi dizuegu eta bide batez, gosaltzera gonbidatu. Gida horren helburua, dantza profesionalentzat laguntza dokumentu bat izatean datza, bai dantza konpainia eta dantzarien arteko harreman laboralean, bai dantza eskola eta dantza irakasleen arteko harreman laboralean. Gidaren hitzaurrea, egitura eta bere edukia, aurkeztuko dugu, horrela daukagun informazioa profesionalekin egiaztatu eta dituzuen ekarpenak jasoko ditugu.

Bertaratze baieztapenak info@addedantza.org helbidean apirilaren 25 osteguna arte.

 


Postalaren esteka

Kartelaren esteka

Antolatzailea: ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea

Laguntzaileak:
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Bilboko Udala
Bilboko Berreginen Museoa
Dantzerti