DANTZAN BILAKA PROGRAMA 2018

Dantzan Bilaka 2018 jardunaldietarako diseinatu dugun programa bidaltzen dizuegu. Programa hau Dantzan Bilakako baztordekideak, EJren Kultura Sailak eta ADDEko bulegoak sortu du, aurten programa babesten duen espazioarekin, Vitoria-Gasteizeko Artium Museoko lan-taldearen lankidetzarekin.

Dantzan Bilakaren jardunaldiak irailaren 28, 29 eta 30ean izango dira.

Aurten 7 partaide sortzaileek aurkeztuko dituzte beraien proiektuak: Zuriñe Benavente, Laura Cobo, Askoa Etxebarrieta, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxaga, Ibon Salvador, Denis Santacana eta Mikel de Valle. Aurkezpen horiez gain, Dantzan Bilakako jardunaldiak ondorengo ekintza paralelo hauek izango dituzte:

Profesionalentzako tailerra
EXPANDING PHYSICALITIES. Irudimena eta Sentsazioa
CHISATO OHNO (UK)

Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa
Irailak 28, 29 eta 30 / ordutegia: 10:30–14:30
Prezioa: 30€
Izen-emateak info@addedantza.org helbidean irailaren 23 arte. (CV bidali)

Hitzaldia
ZURE GORPUTZA TENPLU BAT DA. Ikusleen gorputzenganako hurbilketa bat
JAIME CONDE-SALAZAR / PIEDRADURA

Artium. Auditorioa
Irailak 28 / ordutegia: 18:00-19:30
Sarrera librea leku guztiak bete arte

Praktika koreografikoaren inguruan hausnarketa saio irekiak
SIESTA+MAYEÚTICA
JAIME CONDE-SALAZAR / PIEDRADURA

Artium. Ekialde Goikoa Aretoa
Irailak 29 eta 30 / ordutegia: 17:00-19:00
Doako sarrera

Familientzako Tailerra
DANTZA ETA MUGIMENDUA FAMILIAN
MUGIk emango du lantegi hori Gorka Gurrutxagaren eta Nerea Gurrutxagaren Bisonte Bat Bihotz Eriarentzat proiektuaren inguruan

Artium. Ekialde Goikoa Aretoa
5 urtetik aurrera
Irailak 29 / ordutegia: 10:30-13:00
Prezioa: 6 euro (petrsonako)
Izen-emateak info@addedantza.org helbidean irailaren 25a arte.

Jardunaldietan ikusiko garelako esperantzaz eta aurkezpenekin eta ekintza paralelokin gozatuko duzuelakoan agurtzen gara.

LINKak
Dantzan Bilaka 2018 kartela. KARTELA

Programa, aurkezpen guztien eta ekintza paraleloen informazio guztiarekin. PROGRAMA

DB_2018_organizan

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *