DANTZAN BILAKA 2023 AURKEZPENA

DANTZAN BILAKA 2023 – AURKEZPENA

AURKEZPENA

Dantzan Bilaka laguntza eta sorkuntza koreografikoko programaren edizio berri bat aurkezten dizuegu.
2023ko edizio honetan, Bilboko Azkuna Zentroa izango da programa jasoko duen espazioa. Bertan, lantegi eta egonaldiak izango dira, baita erakusketa jardunaldiak ere.
Gainera, azken urteotan bezala, Azala Kreazio Espazioak programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia jasoko du.

Aurten batzorde artistikoa bi pertsonak osatzen dute, Maia Villot (artista) eta Ángela Millano (koreografa eta performerra) eta ADDEren bulego-taldeakin batera osatuko dute laguntza eta koordinazio taldea.

Dantzan Bilakak, lengoaien eta ideien aniztasuna bultzatuz, esperientziak eta koreografia sorkuntza prozesuak partekatu ahal daitezkeen eta elkarrizketarako irekia izango den lan eremu bat eskaini nahi du.

Aurtengo partaideak eta euren proiektuak aurkezten dizkizuegu:

Natalia García Muro “El Espacio De Los Límites”

Dácil Wijkström “AE”

Ander Fernández “yo soy siendo mi cuerpo / ni naiz neure gorputza izanez”

Eire Larrea “Neskalatorio”

Ane Zapirain Gorostegi “Agortu”

DPVillanueva y oihana “las bailarinas”

Izarne Oyarzabal “ENSAYO DE FORMA “

Programaren eta prozesuen informazio osatua Dantzan Bilakaren webgunean aurki dezakezue. Urtea aurrera joan ahala joango gara informazio eta material berria partekatzen.