DANTZAN BILAKA 2023 PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA ZABALIK

DANTZAN BILAKA 2023
PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA ZABALIK

Gaur, abuztuak 30 Dantzan Bilaka 2023 programako parte-hartzaileak hautatzeko deialdia argitaratu dugu. Deialdia abuztuaren 30etik irailaren 30era egongo da zabalik.

Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. Sortzaile gisa hasierako fasean dauden pertsonei soilik.

Hautatutako pertsonei ematen zaien diru-laguntza programako jardueretan parte hartzeko zuzenduta dago eta horietan parte hartzea derrigorrezkoa da: sorkuntza-prozesuen laguntza artistikoen mentoriak; tailer eta egoitza artistikoak, eta garatutako prozesuak publikoki irekitzeko jardunaldiak (urtarriletik urrira) .

Bizkaiako lurralde historikoan egingo den edizio honetan Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao Gizartea eta Kultura Garaikidea Zentroa izango da programa hartuko duen gunea, prozesuak erakusteko espazio gisa, eta tailerren eta egonaldien lehen eta hirugarren aldiak ere bertan egingo dira. Gainera, Azala Kreazio Espazioarekin lankidetzan jarraituko dugu egoitzen bigarren aldirako.

ESKABIDEAK DANTZAN BILAKAREN WEBGUNE BERRIAREN BIDEZ AURKEZTU BEHARKO DIRA.

DANTZAN BILAKA PROGRAMAREN WEBGUNEA ESTREINATU DUGU

Deialdia irekitzearekin batera, DANTZAN BILAKA PROGRAMAREN WEB BERRIA zabaldu dugu!
Parte-hartzaileen sorkuntza prozesuei buruzko informazioa eta materialak argitaratuko ditugu, baita tailerrei, egoitzei eta azken erakusketen jardunaldiei buruzko informazioa ere.
Era berean, webgunetik kudeatuko dira parte-hartzaileen deialdiko eskabideak.
ESKABIDEAK DANTZAN BILAKAREN WEBGUNE BERRIAREN BIDEZ AURKEZTU BEHARKO DIRA.

->  www.dantzanbilaka.org