DANTZAN BILAKA 2022 – AURKEZPENA

DANTZAN BILAKA 2022 – AURKEZPENA

Dantzan Bilaka laguntza eta sorkuntza koreografikoko programaren edizio berri bat aurkezten dizuegu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatua eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatua.

Lengoaien eta ideien aniztasuna bultzatuz, esperientziak eta koreografia sorkuntza prozesuak partekatu ahal daitezkeen eta elkarrizketarako irekia izango den lan eremu bat eskaini nahi da.

Programaren aldi berri honetan, parte hartzaileen inplikazioa funtsezkoa da, topaketetan eta partaidetzan oinarritzen baita bere egitura osoa. Programa jarraitua da, datozen hamar hilabeteetan hedatuko dena, eta programako azken jardunaldietan koreografia-prozesuak aurkezteko esparru eta topaketa- testuinguru zabala eskaintzeko diseinatu da.

2022ko edizioa

Gipuzkoako lurralde historikoan egingo den edizio honetan Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa izango da programa hartuko duen gunea, prozesuak erakusteko espazio gisa, eta lantegien eta egonaldien lehen aldi bat ere egingo da bertan.

Dantzagunea eta Lekuona Fabrika espazio kolaboratzaile eta konplizeak izango dira, eta 2022ko programaren azken fasean Errenteriako egoitza-aldia hartuko dute.

Gainera, Azala Sorkuntza Espazioarekin beste urtebetez luzatuko dugu lankidetza, Dantzan Bilaka programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia artikulatzeko funtsezko ardatzetako bat baita. Izan ere, koprodukziokoak eta ezaugarri logistikoak, ekosistema egokia sortzen dute prozesu artistikoen une hau garatzeko.

Edizio honetako batzorde artistikoa honako hauek osatzen dute: Ibon Salvador (koreografoa) eta Maia Villot (artista), eta ADDEren bulego-taldeakin batera osatuko dute laguntza eta koordinazio taldea.

7 parte-hartzaile hautatu dira, beraz, prozesuan dauden 7 proiektu:  Leire Amonarriz “HIZKI-DANTZA”; Iratxe Bilbao “MIENTRAS TANTO”; Amaia Cabero “LURRA JO HONDARRA UKITU”; Ane Zelaia “NADA SE ROMPERÁ ASÍ”; Atic Heredia “LA FRAGILIDAD DE MI POLLA”; Victor Fernandez “INVESTIGACIÓN SOBRE FLAMENCO Y CONTRABAJO”; Diego Pazó “LA CONVERSACIÓN QUE NO VAMOS A TENER”.