DANTZAN BILAKA 2022 – 1. TAILERRA IZEN-EMATEAK

DANTZAN BILAKA 2022 – 1. TAILERRA IZEN-EMATEAK

“Une bat…play, work and sport” ION MUNDUATE

DATAK ETA ORDUTEGIAK:
Otsailak 22, 23: 9:30tatik-14:30etara
Otsailak 24: 9:30tatik-14:30tara eta 16:00etatik 18:30etara
Tabakalera.

Une bat…play, work and sport

Une bat…Play, work and sport, hiru modu subjektibo dira, beti erabili izan ditudanak gorputz baten mugimendua hautemateko unean. Mugimendu asko, xumeak izan arren, ez dira deskribapenak harrapatuta geratzen. Mugimendu bakoitza kontra- mugimendu batean oinarritzen da, edo mugimendua berreskuratzean “konpentsazio” edo “arnasketa” bat gertatzen da, eta horrek sortzen du bere bolumena.

Tailerrak bi helburu nagusietara hurbildu nahi du:

Lehenik, parte-hartzaileen arteko topaketa fisiko bat sortzea, ariketa fisikoak eta espazio-ariketak eginaz bestearen pertzepzioan eta mugimendu beraren parte izatearen kontzientzian. Gauza bera da bestea eramatea eta norbera eramana izatea. Mugimenduaren motorra izatea edo periferikoa izatea.

Tailerraren bigarren zatian, egunero, konposizio-ariketa praktiko bat proposatzen saiatuko naiz, eta, horretarako, sarrera bat egingo dut, hitz eginez, testu bat irakurriz edo bideo bat ikusiz. Ideiak, pertsonak, objektuak, ekintzak eta horiek gertatzen diren espazioaren antolaketa erlazionatzeko estrategiak praktikoki landuz.

NORI ZUZENDUA: Sorkuntza, ekintza, mugimendu eta koreografia prozesuetan aldez aurretik esperientzia duten pertsonei zuzendua.

LEKU MUGATUAK: DB programan parte hartzen duten pertsonez gain, 3 plaza irekitzen dira.

IZEN-EMATEAK: Idatzi e-maila helbide honetara: info@addedantza.org

PREZIOA: 50€

EPEA: 2022ko otsailaren 17ra arte.

Bio

Ion Munduate, Donostia 1969.

Bere performanceak eta bideoak Europako hainbat espaziotan aurkeztu dira: Gogo, Caja Roja y lucía con zeta (1998), Flyball, Boj de largo (2000), Astra Tour (2003- 2004), Extras de artificio (2005), Bat, Beautiful Animals Trying (2006), eta Sin título, en colores (2010). Traslation (2013-2015) Las plumas (2016), Alfabeto Móvil (2017), Goldberg Versions (2019-20).

Blanca Calvorekin batera, lankidetza artistiko bizia hasi zuen 1994an, lankidetza horretatik hainbat lan sortu direlarik. Aldi berean, Mugatxoan, 1998an, ikerketara eta sorkuntzara bideratutako prestakuntza-proiektua sortu zuten. 2015ean, Gure Artea saria jaso zuten Mugatxoan elkarteagatik, ikusizko arteen arloan egindako jarduera aintzatesteko. Hainbat tailer eta mintegi eman ditu eta artista gazteen hainbat lanen tutorea izan da.