DANTZAN BILAKA 2021 – Aurkezpena eta 1. Tailerra

Dantzan Bilaka 2021 AURKEZPENA

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatua eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatua den Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren programaren edizio berria aurkezten dizuegu.
2021eko edizio honetan etapa berri bati ekingo diogu, non programa Eusko Jaurlaritzaren Koreografia Sorkuntzako laguntzetatik aldentzen den eta bide berri bati ekingo dion.
Norabide horretan, Dantzan Bilakak elkarrizketarako lan-esparru irekia indartu nahi du, esperientziak kontrastatzeko eta koreografia sorkuntzako prozesuak partekatzeko, parte hartzen duten partaideen artean ideia eta lengoai aniztasuna sustatuz. Horretarako, hainbat jardueraz osatutako programa bat eratu dugu, prozesuak partekatzeko eta euskal sortzaile berrien komunitatearentzako topaketa bat sortzeko.

Aurten, Maria Ibarretxek eta Ibon Salvadorrek osatzen dute laguntza eta koordinazio batzordea, ADDEren bulego-taldearen laguntzarekin. Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa eta Azala Espazioaren lankidetza dugu.
Programak datozen hamar hilabeteetan jarraipena izango du: tailerrak, egoitzak, mentoriak, topaketa-testuinguru bat, programaren azken jardunaldietan aurkezpen bat egiteko aukerarekin. Aurkezpen Jardunaldiak Artiumen izango dira urriak 8, 9 eta 10ean.

Bizi dugun egoera pandemiko honetan, programa bere osotasunean ospatu ahal izatea espero dugu. Eta espero dugu ahal den neurrian zuek gurekin egotea. Jarduera paraleloetan, azken jardunaldietan eta sareetan modu birtualean.

1. tailerra IZEN-EMATEAK ZABALIK

Play, Work eta Sport . Ion Munduate

DATAK ETA ORDTUTEGIAK:
Otsailak 8, astelehena: 10:00-15:00
Otsailak 9, 10, 11: 9:00h-14:00
Artium Museoa. 04 Aretoa

Play, work eta sport hiru modu subjektibo dira, beti erabili izan ditudanak gorputz baten mugimendua hautemateko unean. Mugimendu asko, xumeak izan arren, ez dira deskribapenak harrapatuta geratzen. Mugimendu bakoitza kontra-mugimendu batean oinarritzen da, edo mugimendua berreskuratzean “konpentsazio” edo “arnasketa” bat gertatzen da, eta horrek sortzen du bere bolumena.

Tailerrak bi helburu nagusietara hurbildu nahi du:
Lehenik, parte-hartzaileen arteko topaketa fisiko bat sortzea, ariketa fisikoak eta espazio-ariketak eginaz bestearen pertzepzioan eta mugimendu beraren parte izatearen kontzientzian. Gauza bera da bestea eramatea eta norbera eramana izatea. Mugimenduaren motorra izatea edo periferikoa izatea.
Tailerraren bigarren zatian, egunero, konposizio-ariketa praktiko bat proposatzen saiatuko naiz, eta, horretarako, sarrera bat egingo dut, hitz eginez, testu bat irakurriz edo bideo bat ikusiz. Ideiak, pertsonak, objektuak, ekintzak eta horiek gertatzen diren espazioaren antolaketa erlazionatzeko estrategiak praktikoki landuz.

NORI ZUZENDUA: sorkuntza, ekintza, mugimendu eta koreografia prozesuetan aldez aurretik esperientzia duten pertsonei zuzendua.

PLAZA MUGATUAK: DB programan parte hartzen duten partaideez gain, 6 plaza irekitzen dira.

IZEN-EMATEAK: Idatzi info@addedantza.org helbidera.

PREZIOA: 50 €

EPEA: 2021eko urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra.

Biografia

Ion Munduate, Donostia 1969.
Bere performanceak eta bideoak Europako hainbat espaziotan aurkeztu dira: Gogo, Caja Roja y lucía con zeta (1998), Flyball, Boj de largo (2000), Astra Tour (2003-2004), Extras de artificio (2005), Bat, Beautiful Animals Trying (2006), eta Sin título, en colores (2010). Traslation (2013-2015) Las plumas (2016), Alfabeto Móvil (2017), Goldberg Versions (2019-20).
Blanca Calvorekin batera, lankidetza artistiko bizia hasi zuen 1994an, lankidetza horretatik hainbat lan sortu direlarik. Aldi berean, Mugatxoan, 1998an, ikerketara eta sorkuntzara bideratutako prestakuntza-proiektua sortu zuten. 2015ean, Gure Artea saria jaso zuten Mugatxoan elkarteagatik, ikusizko arteen arloan egindako jarduera aintzatesteko.
Hainbat tailer eta mintegi eman ditu eta artista gazteen hainbat lanen tutorea izan da.