DANTZAN BILAKA 2020 ANA BUITRAGOREKIN LEHEN TAILERRA

,

Dantzan Bilaka Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Sorkuntza Koreografikoaren deialdian aukeratutako proiektu anitzentzat laguntza eta sorkuntza testuinguru programa bat da. Programa, urtean zehar garatzen da hainbat ekintzen bidez (tailer irekiak, prozesuen tutoritzak, bukaera jardunaldiak) horrek guztiak dantza komunitatearen topaketa errazten du, eta bere bueltan praktiken hausnarketa eta haintzatespena sortzen du. 2020. urtean koordinazio taldea Luciana Chieregatik, Ion Munduatek eta Maria Ibarretxek osatzen dute eta kudeaketa ADDE: Euskal Herriko Dantza profesionalen Elkarteak egiten du. Edizio honetan Azkuna Zentroaren laguntzarekin kontatzen dugu.

Ekintza paralelo gisa tailerren programa bat osatu da. Tailer horiek, sorkuntza kreatiboaren laguntza herraminta bezala planteatzeaz gain, Dantzan Bilaka testuinguruaren barruan partaideen artean topaketak eragiteko pentsatuak daude. Tailerrak DBren partaideek eta euren taldekideek lehentasuna dute publikoki plazak ireki aurretik.

Lehen tailerra:

CUERPO INTERRUMPIDO O LOS TRAZADOS DE LA ATENCIÓN
Ana Buitragoren proposamen bat

“pensar es aprender de nuevo a ver y a poner atención”.
Albert Camus

Entrenamendu edo metodologia gisa, gure pertzepzioa eta atentzioa marrazten duten dantzak momentu eszenikora gerturatzea interesgarria iruditzen zait, horretarako aukeratzen dugun edozein hautaketa eragiteko hedatzen ditugun mekanismoak ikertzea eta gure arreta non kokatzen dugun arabera (gure entzumenean, gure begiradan, gure egonean) nola komunikatzen diren aintzat hartzea interesatzen zait.

Horrela, topaketa honetan gorputz ikusgai eta ireki batetik hastea da nire nahia. Non eragite bat dagoen, “erraztasunetik” begiratzen duen eta begiratzen uzten den gorputza eta dugun gorputzetik eta aurkitzen garen lekutik aktiboki lana egitea proposatzen dizuet.

Proposamen hori, gorputzak jolasten jartzean sortzen den ezegonkortasunean barneratzeko gonbitea da. Xehetasunez jabetu eta praktikaren bitartez ekoizten ditugun (beste) narratiba batzuk egin eta egona adierazi. Ondorioz, gertatzen denaren edo kontaktua izaten uztean gertatzen denaren eragina izatea.

Partaide kopurua: Gehienez 16 pertsona. Tailerra profesionalei eta ikasle interesatuei zuzendua da. Dantzan Bilakako partaideek lehentasuna dutenez, 11 plaza daude eskuragarri.

NOIZ: Otsailak 27 – 28 (16:00-20:00) otsailak 29 eta martxoak 1 (11:00-15:00).
EMAILEA: Ana Buitrago.
NON: Azkuna Zentroa, Bilbo.
Prezioa: 50€
Izen-emateak info@addedantza.org otsailaren 24 astelehena arte.

Klase tekniko batekin hasiko gara, ezartze eta entzute lan kontziente batean oinarrituta, harnasa integratuz, gero hainbat foku fisikoetatik mugimenduaren entrenamendu batetik pasako gara. Bigarren zatian, inprobisazioaren konposizioan zentratuko gara hainbat herraminta eta oinarrizko kontzeptuekin. Horien artean: sarrera eta irteerak, ekintzaren agerpena eta desagerpena, begiradaren fokua, denbora erabileraren ohituren haustura, presentzia atzealde edo foku bezala eta atentzioaren egoera desberdinak.

Bio Ana Buitrago

 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *