DANTZAN BILAKA 2019 – EKINTZA PARALELOAK –

Dantzan Bilaka Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Sorkuntza Koreografikoaren deialdian aukeratutako proiektu anitzentzat laguntza eta sorkuntza testuinguru programa bat da. Programa, urtean zehar garatzen da hainbat ekintzen bidez (tailer irekiak, prozesuen tutoritzak, bukaera jardunaldiak) horrek guztiak dantza komunitatearen topaketa errazten du, eta bere bueltan praktiken hausnarketa eta haintzatespena sortzen du. 2019. urtean koordinazio taldea Luciana Chieregatik, Ion Munduatek eta Asier Zabaletak osatzen dute eta kudeaketa ADDE: Euskal Herriko Dantza profesionalen Elkarteak egiten du. Edizio honetan Tabakaleraren eta Azkuna Zentroaren laguntzarekin kontatzen dugu.

COREOVERSACIONES
Thiago Granatorekin laborategia

Espekulazio kontzeptualaren bitartez, mugimenduaren ikerketa, konposizio koreografikoa eta idazketa performatiboa, Thiago Granatok bere sorkuntza metodologiak partekatuko ditu, non, genealogia, autoretza, jabetza, dantza garaikidearen presentzia eta gabeziei buruzko eztabaidak bakarkako edo taldeko praktika performatiboetan txertatuko diren.

Partaide kopurua: Gehienez 20 pertsona.

NOIZ: Ekainak 28 – 29 – 30.
EMAILEA: Thiago Granato.
NON: Azkuna Zentroa, Bilbo.
Prezioa: 30€
Izen-emateak info@addedantza.org helbidean ekainak 24 astelehena arte.

+INFO COREOVERSACIONES+

 

FONOGRAFIA
Ixiar Rozas-ek gidatutako laborategia

Koreo-grafia, mugimenduaren idazketa. Fono-grafia, ahotsa eta soinuaren idazketa, hizkuntzaren materia soinudunera eta harnas aparatura lotuta. Topaketa honetan, idazketa lan egiteko materialtzat hartuko dugu. Hainbat estrategien bidez testuak ekoiztuko ditugu, hizkuntza egoerak eta ariketak, ez da metodologia zehatz bat baizik
eta idazketa praktika propioan oinarritutako pentsatzeko eta egiteko modu bat. Bakoitzaren sorkuntza prozesuarengatik, irudiengatik eta interesengatik ere zeharkatuko den idazketa.

Parte-hartzaileak: Dantzan Bilaka 2019ko partaideentzako soilik.

NOIZ: Uztailak 5. 10.00 – 19.00 h.
EMAILEA: Ixiar Rozas.
NON: Azkuna Zentroa, Bilbo.

+INFO FONOGRAFIA+

 

logos_db_2019