DANTZAN BILAKA 2019 – EKINTZA PARALELOAK (jardunaldietan zehar) –

Dantzan Bilaka Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Sorkuntza Koreografikoaren deialdian aukeratutako proiektu anitzentzat laguntza eta sorkuntza testuinguru programa bat da. Programa, urtean zehar garatzen da hainbat ekintzen bidez (tailer irekiak, prozesuen tutoritzak, bukaera jardunaldiak) horrek guztiak dantza komunitatearen topaketa errazten du, eta bere bueltan praktiken hausnarketa eta haintzatespena sortzen du. 2019. urtean koordinazio taldea Luciana Chieregatik, Ion Munduatek eta Asier Zabaletak osatzen dute eta kudeaketa ADDE: Euskal Herriko Dantza profesionalen Elkarteak egiten du. Edizio honetan Tabakaleraren eta Azkuna Zentroaren laguntzarekin kontatzen dugu.

Sorkuntzaren Inguruko Hausnarketak: Elkarrizketa testuinguru bat
Luciana Chieregati

Espazio honetan elkar hausnatzeko topaleku bat proposatzen dugu. Taldean galdera sortak planteatuko ditugu, dantzaren ikerketa eta sorkuntza prozesuetan ematen diren hainbat problematiken inguruan (etikoak, estetikoak, politikoak). Sortzaileen, testuinguruaren eta ikusleen artean harremantzeko, galdera horiek baliatuz elkarrizketa piztea da asmoa. Honako hau, kezkak, intuizioak eta praktikak partekatzeko interesa duten pertsonei gonbidapen irekia da, dantza eta koreografia nola ikusten dugun, nola egiten dugun eta nola imaginatzen dugun elkar hausnartzeko.

Sarrera dohainik: Edukiera bete arte.

NOIZ: Urriak 5. 17:30 – 19:15.
EMAILEA: Luciana Chieregati.
NON: Hall Kutxa. Tabakalera, Donostia.


PULPA – Sorkuntza Koreografikoko Laborategia
Tailerra Carolina Mendonça (Brasil)

Laborategi honetan hitzen eta mugimenduen artean izan daitezkeen erlazioak esploratzea proposatzen dut, paperaren eta gorputzaren mugak lausotuz. Testuak praktika koreografikoak bihurtuko dira, ez itzulpen edo ilustrazio gisa, baizik eta -kin-pentsatze moduan. Dantza hizketatzeko erabiliko dugu, eta poema formako oharrak hartuko ditugu. Espazio horretan, dantzaren praktikak eta idazkeraren praktikak konpainia egiten diote elkarri, historia alternatiboak ehunduz. Errealitate guztiak erdi bukatuak direlakoan, gorputzaren hainbat nozio landuko ditugu, esperimentaziorako espazio mamitsu eta heze bat sortzeko ahalegina eginez. Proposamen honek praktika ez-hegemonikoak partekatzen ditu, nola diren, besteren artean, mugimendu telepatikoa, urrutiko ikusmena eta entzute sakona. Praktika bat da berez, eta ikusgai egiten du narratiba hauek lantzen dituzten artisten eta ikerlarien sare bat.

Parte-hartzaileen kopurua: 20 pertsona gehienera. Profesionalei eta ikasleei zabalik dagoen ikastaroa.

NOIZ: Urriak 4 – 5 – 6. 10:00-15:00.
EMAILEA: Carolina Mendonça.
NON: platoa Tabakalera, Donostia.
Prezioa: 30€
Izen-emateak info@addedantza.org helbidean Irailaren 27 ostirala arte.


Denbora topaketa
Hitzaldia Carolina Mendonça (Brasil)

Zer-nolako denboratasunak bizi dira gure gorputzetan? Zer-nolako gertaera historikoak dauzkagu haragian itsatsita? Denboratasunarekin loturiko galderak dira, eta hortxe jarraitzen dute nire proiektuetan. Mundu globalizatu honen itxurazko jariakortasuna baino harantzago begiratzeak, arteetan bereziki, auzitan jarrarazten digu garaikidea izatea egiaz ote den denborazko auzia.

Historikoki, funtsezko gauza dirudi dantza “unekoa” izateak, baina orainean presente egoteko bultzada hori era berean da historia kolonialen bereganatze eta ustiatze problematiko baten arrazoi nagusia, bereizkuntza bat eraginez dantza garaikideen eta dantza “atzeratuen” artean. Hortaz, ehunka urte batzuk atzera begiratzea proposatzen dut, eta gonbidatzeko dantzako praktika batzuk gurekin pentsatzera denboraren ideia ugariei buruz.

Sarrera dohainik: Edukiera bete arte.

NOIZ: Urriak 4. 17:30 – 19:00.
EMAILEA: Carolina Mendonça.
NON: Hall Kutxa. Tabakalera, Donostia.


bio. 

(Brasil) Carolina Mendonça jakintzaren kutsaduran eta hainbat logikaren aurrean zaurgarria izatean dago interesatua. Arte Eszenikoetan lizentziaduna da ECAUSPn (São Pauloko) eta Koreografia eta Interpretazio Master bat egin du Giessen-go Unibertsitatean, Alemanian.
Azkenaldi honetan egin dituen proiektuei dagokienez, azpimarratzekoak dira
PulpHistory as a Warm Wet Place (2018) Mousonturm-en, zeinak arkeologia intuitibo bat lantzen baitu, XVII-XVIII. mendeetako hondakinak digeritzen dituena; Tierra Inútil (2018), Catalina Insignaresekin sortua, non jendea lo egitera gonbidatzen baitute, industriaurreko mundu batez mintzatzen diren gau-testuak irakurtzen dituzten bitartean; Nosotros, los Indemnes (2017), zoriona gure bizitzak antolatzen dituen jomuga gisa auzitan jartzen duen obra, 2017an estreinatua Oswald de Andrade-n São Paulon eta MIT-2018an aurkeztua; azkenik, Mousonturmen aurkeztu zen Falling obrak (2016) loa esploratzen du balizko dantza-praktika gisa. Era berean, VERBO Arte Eszenikoen Jaialdiaren komisarioetako bat izan zen Carolina Vermelho Galerian (2017), eta Dantza Denboraldian (2017) Videobrasil-en, bata zein bestea São Paulon.

Ikerketa teoriko-praktiko bat ari da egiten, hainbat lantegitan partekatzen eta honako hauetan eman dena: JLU Unibertsitatea – Giessen; HfMdK – Frankfurt, HfG – Offenbach-en, baita jaialdietan ere, besteak beste, MaerzMusik – Berlin; FITF – Teheran eta Conexão Dança – São Luis-en.

 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *