DANTZA ESKOLAN LAN-TALDEA

,

2013. urtean sortutako lan-taldea, Matxalen de Pedroren gidaritzapean.
ADDEk hasitako sentsibilizazio bidea jarraitu nahirik talde hau osatzeko erabakia hartzen da. Lan ildo hau 2011. urtean hasi genuen Dantza Eskolan deialdiarekin, (laguntza ekonomiko bat EAE-ko eskola zentroetan dantzaren sentsibilizazioa landuko duen proiektua martxan jartzeko lagungarri gisa), ondoren 2012. urtean bi sentsibilizazio mintegi ospatu genituen, Tóni Jodar eta Martín Padrón izan zirelarik emaileak.

Taldeak urtean zehar bilera batzuk burutu ditu.
Bertan ikusten da berriki Euskadin egindako interbentzio proiektuak bi motatakoak direla.
Bi interbentzio ildo, intentsitate maila eta ikuspuntu desberdinekin.
1. Dantzaren publiko berrientzako sentsibilizazio proiektuak.
2. Gorputzaren erabilera curriculoaren ulerkuntzaren tresna pedagogiko gisa erabiltzen duten interbentzio proiektuak.

Leioako Umore Azokaren barruan lan-mahai bat ospatu zuten “Dantza hezkuntza arlora zabalduta” izenburupean. Bertan orain arte egindako ikerketa lana aurkeztu eta beste esperientzi batzuk jaso zituzten.

Hasitako lana:

1. Proiektu pedagogikoak egiten dituzten dantza konpainiei elkarrizketak.
2. Hezkuntza sektoreari elkarrizketak.
3. Curriculoaren analisia eta ateratako ondorioen idazketa.