DEIALDIA: Mugimendu praktika osasunaren eremuan EDT-3

, ,

DEIALDIA: Mugimendu praktika osasunaren eremuan EDT-3

Aurten, 2023an,EDTren hirugarren topaketa egingo dugu. DANTZA, TERAPIA, MUGIMENDU ETA OSASUN TOPAKETA, irailaren 1etik 3ra, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
ADDEko hezkuntza batzordeak antolatutako topaketa. APDCV eta Donostiakulturaren lankidetzarekin.

Edizio honetan, osasunaren arloko mugimenduaren praktikan interesa duten bazkideek parte har dezaten ireki nahi dugu topaketa. Horregatik, zuen praktiken proposamenak bidaltzera gonbidatu nahi zaituztegu, EDTren hirugarren topaketa honetako programan parte har dezazuen.

Gorputz, trebetasun, mugikortasun eta funtzio sentsorial guztietarako 90 minutuko praktikak egitea da asmoa. Gainera, praktikaren ondoren, 60 minutu inguruko elkarrizketa-denbora irekiko da, taldearen esperientzia partekatzeko. Praktika hori ordaindu egingo da.

BIDALI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Proposamen praktikoa. Gehienez folio bat, gutxienez 2 paragrafo.
Paragrafo bateko Bio labur bat.

EPEA:
Zuen proposamenak info@addedantza.org helbidera bidal ditzakezue: maiatzaren 8tik 28ra bitartean.

HAUTAKETA:
Proposamen guztiak jaso ondoren, 4 praktika aukeratuko dira.
Balorazio mahaia ADDEko hezkuntza batzordeko kide batek eta 2022ko EDT topaketan praktikak partekatu zituzten hiru profesionalek osatuko dute.

Erreferentzia gisa EDT 2022 topaketako praktiken programa uzten dizuegu.