DEIALDIA: CIRCULA! 2023

DEIALDIA: CIRCULA! 2023 DANTZAren sorkuntza eta formakuntza trena

Gaur otsailak 7, Circula! proiektuaren 9. edizioaren deialdia irikitzen dugu.

CIRCULA! 2023 DANTZAren sorkuntza eta formakuntza trena, 2015. urteaz geroztik Espainiako Estatuko dantza profesionalen hainbat elkarteek sustatzen dute. APDC. Kataluniako Dantza Profesionalen Elkartea, APDCV. Valentziar Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea, APDCM. Madril Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea, ADDE. Euskal Herrko Dantza Profesionalen Elkartea, PAD. Andaluziako Dantza Profesionalen Elkartea. Murtziako mugimenduaren erabiltzaile eta porofesionalen eklartea Unión Danza Visible, Balear Isletako Dantza Profesionalen Elkartea APDIB eta Galiziako Plataforma artes do movimento PAM.

2023ko edizio honetarako,Circularen deialdiak programaren oinarriak, edukia, ikuspegia eta helburuak nabarmen aldatzen ditu, eta bi modalitate irekitzen dizkio proiektuari.

ZER DA CIRCULA?
Estatuko proiektu honen helburua da mugimendua eta gorputza ardatz nagusi diren sormen-prozesuen eta ikuskizunen ikerketa, sorkuntza eta ikusgarritasuna sustatzea, eta bazkide profesionalen mugikortasuna erraztea – Katalunia, Madril, Valentzia, Euskadi, Andaluzia, Murtzia, Balear Uharteak eta Galizia erkidegoetan –, komunitateen arteko sareak eta konplizitateak sortuz.
Circula 2023ren helburua Estatu osoko artistei eta talde artistikoei laguntzea da, gaur egungo lengoaia eszenikoen ikerketa eta sorkuntza bultzatuz, bai eta elkartrukea ere, komunitatearekin eta lurraldearen testuinguruarekin, soziala zein artistikoa, topaketa eta esperientzia sustatuz hautatutako proiektuaren beharraren eta izaeraren arabera.

Horretarako, bi modalitate ezartzen dira:
A modalitatea: Ikerketarako edo sorkuntzarako egoitzak.
B modalitatea: Erakusketa.
HAUTAGAITZAK BIDALTZEKO EPEA: martxoak 5, igandea, 23.59ak arte.

+ CIRCULA 2023 OINARRIAK (gazteleraz) +

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *