CIRCULA! 2021 DEIALDIA

Gaur maiatzak 7, Circula! proiektuaren VII edizioaren deialdia irikitzen dugu.

Proiektua ondorengo elkarteek sustatu dute: APDC Kataluniako Dantza Profesionalen Elkartea, APDCV Valentziar Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea, APDCM Madril Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea, ADDE Euskal Herrko Dantza Profesionalen Elkartea, PAD Andaluziako Dantza Profesionalen Elkartea, APDA Asturiaseko Dantza Profesionalen Elkartea eta Kantabriako Movimiento en Red.

ZER DA CIRCULA?
Mugimendua eta gorputza ardatz duten ikuskizunen bisibilitate eta formakuntza sustatzeko estatu mailan egiten den proiektu bat da. Modu horretan gure kide profesionalen mugikortasuna erraztu nahi dugu.

NORI DAGO ZUZENDUTA?
Circula! proiektua sustatzen duten elkarteetako bazkide sortzaile eta koreografo guztiei dago zuzenduta.

▪ Euskal Herritik aukeratzen den sortzaileak edo konpainiak, Asturiasen aurkeztuko du bere ikuskizuna.

▪ Hautatzen diren konpainiek gutxienez 2.700 euroko katxea jasoko dute (zergak sartu gabe).

AURKEZPEN EPEA: 2021eko Ekainaren 10 osteguneko, 23:59ak arte.

+CIRCULA 2021 DEIALDIAREN OINARRIAK IKUSI+

+ GALDETEGIA: PROPOSAMENAK BIDALTZEKO +

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *