Gertutasunean Elkarrizketak III

Gertutasunean Elkarrizketak 3. edizioan, interprete diren hainbat profesional gonbidatu ditugu beraien artean hitz eginez informazioa sortu eta partekatzeko.

Topaketa horretara interesa zuen edonor gertura zinteke eta gainera, ADDEren webguneko eremu mugatuan topaketaren laburpen idatzia irakurtzeko aukera izango da.

Gertutasunean Elkarrizketak 3.zbk: DANTZA INTERPRETARIEN LANA.

Topagune honetan Nekane Mendizabal, Agustín Alzaga, Miren Lizeaga, Garazi Etxaburu eta Leire Otamendirekin elkartu ginen.

Pertsona horiei euren esperientzia kontatzeko gonbidatu genien; nola mantentzen dira sasoi onean, zer baldintzetan egiten dute lan, non topatzen dituzte zailtasunak/erraztasunak… amamkomunean dituzten gaien inguruan elkar hausnar zezaten.

Topaketa irekia izan zen, nahi zuen pertsona orori elkarrizketa entzuteko aukera eskainiz.

Hirugarren topaketa hori Ana Capillak dinamizatu zuen, Ana, ADDEko bazkide eta Jagole Dantzarien Sareko kidea da.

Eguna: 2018ko abenduak 14 ostirala.
Tokia: Tabakalerako kafetegia (Donostia)
Ordua: 10:45h.
Asistentzia: Irekia.