CIRCULA! Atzerapena Kanarietako geltokian, data berriak

CIRCULA! Ekintzak Kanarietan

Osasun pandemiaren ondorioz, Circula! Dantzaren sorkuntza eta formakuntzaren trenak zenbait ekintza atzeratu behar izan ditu.
Kanarietan, adibidez, baina dagoeneko data berriak iragarri ditzakegu!!

Aurtengo edizioan, Kanariar Uharteek Euskal Herria hartuko dute, eta hautatutako konpainia Mikel Aristegui zuzendariaren Sil Producciones – Artes en movimiento da, Le Ciel Productions Marcela San Pedrorekin batera “Sin título 97/17” lanarekin.

Tenerifeko Espacio La Granja-n eskainiko du konpainiak bere lana maiatzaren 23an, 12: 00etan.

“Sin título 97/17” Sinopsia

GIB eta HIESAri buruzko 55 minutuko dantza duoa. “Artistes face ou SIDA” elkartearen gonbidapenari esker Suitzan sortutako lana da. 20 urte beranduago, Marcela San Pedrok eta Mikel Aristeguik, Madrilgo Koreografia Lehiaketa irabazk zuen pieza berrikusi eta eguneratu dute.
Datuak oso esanguratsuak dira: gaur egun GIB + arekin kutsatutako 40 milioi pertsona daude munduan eta bakarrik horien erdiak jasotzen du tratamendua. Zer gertatuko litzateke munduko biztanleriaen erdiak bakarrik jasoko balu COVIDaren txertoa?

Eta maiatzaren 22an izango da Mikel Aristegui konpainiako zuzendariak Gune berean emango duen tailerra, mugimenduan interesa duten pertsonei zuzendua.

Tailerra

Koreografo/interpreteek komunikazio-modu gisa mugimenduan interesa duen jendearekin lan egiten duten workshop baten bidez, egoera zehatzak erabiliko ditugu enpatia, laguntza fisikoa, laguntza morala, zalantzazko etorkizuneko planak, kontaktua, inprobisazioaren bidezko konposizioa eta pieza hau sortzeko landu dugun beste egoera eszenikoren bat lantzeko.

CIRCULA! ren informazio guztia HEMEN jarrai dezakezu.