CIRCULA 2018 EUSKAL HERRIRA IRISTEAR DAGO

Circula 2018

Circula! 2018ko edizioan Valentziako SANDRA GOMEZ konpainia etorriko da gurera BAD Jaialdiaren programazio barruan eskeiniko du tailerra eta ilkuskizuna.

Tailerra “Heartbeat” urriaren 19an izango da, arratsaldeko 16:00tan Bilboko San Francisco Udaltegian.
Dantzan egiteko gogoa daukaten 18 urte gorako helduentzako tailerra.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa dantzaren teknika zehatzik ondo jakitea.

IZEN-EMATEAK

Ikuskizuna “Todo por los aires” urriaren 20ean izango da, iluntzeko 20:30tan Bilboko Campos Antzokian. “Todo por los aires” eszenan gorputz baten zentralitateari uko egitea eta hori abandonatzea planteatzen dituen ariketa da. Horretarako narratibaren aukerak esploratzen dira eta soinu eta argia eskaintzen dituzten giroak asmatzen dira, horietan ikusmenetik entzumenera eta entzumenetik ikusmenera iragaten dela.

SARRERAK EROSI

Euskal konpainia hautatua ÁNGELA PERIS eta KOLDO AROSTEGUI izan da “Un cuerpo sinvergüenza” ikuskizunarekin Malagara joango dira abenduan.

Aurten, 7 profesionalen elkarte gara Circula proiektua sustatzen eta sarea osatzen: APDC (Cataluña), APDCV (Valencia), PAD (Andalucía), APDCM (Madrid), APDA (Asturias), Pie de Base (Canarias) eta ADDE.