Circula 2016

CIRCULA 2016 PROIEKTUKO KOREOGRAFIA HAUTATUAK, ESTATUKO DANTZAREN PROFESIONALEN MUGIKORTASUNA ERRAZTEKO EKIMENA.

circula

CIRCULA! Dantzaren sorkuntza eta formakuntzaren trenak, bere bigarren edizio horretan ere profesionalen mugikortasunean laguntzeko xedea mantentzen du. Circula!ren sustatzaileak Madril, Katalunia, Valentzia eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak dira.

Hautatuak izan diren konpainiek beraien lanak aurkezteaz gain, ekintza formatibo bat ere egingo dute. Erkidego batzuetan programazio bikoitza izango da horren inguruan, beste erkidego batean hautatu duten bertako konpainia eta kanpotik doan konpainia gonbidatua.

Jaso ditugun 55 proposamenen artean, hauek dira 4 aukeratuak:

  • Sara Cano Koreografa (Madril) “A palo seco” koreografia.
    AzaroaK 20ean erakutsiko dute beren lana Valentziko TEM aretoan (Teatre El Musical).
  • Cía. ACME Albert Quesada (Katalunia) “UnDosTresUnDos” koreografia.
    Urriak 24an erakutsiko dute beren lana BAD Bilboko Antzerki Dantza Jaialdiaren barruan.
  • Cía. La coja dansa de Tatiana Clavel (Valentziar Erkidegoa) “Atlas” koreografia.
    Urriak 28an erakutsiko dute beren lana Bartzelonako Hiroshima aretoan.
  • Cía. Asier Zabaleta (Euskal Herria) “NAN” koreografia.
    Azaroan erakutsiko dute beren lana Madrilgo Cuarta Pared aretoan.

Circula! Dantza arloan egungo kultur politikan dauden hutsuneak direla eta dauden beharren baitan sortzen da. Lankidetza sareak sortu nahi ditugu sorkuntzak beste hiri batzuetan erakusteko aukera eman eta sustatzeko. Lankidetasun eta hartu-eman artistikoa eskaini nahi diegu gure sortzaileei, hesi geografikoak puskatu eta euren lanak bisibilitate eta mugikortasun handiagoa izan dezaten lur eremu zabalagoan.

https://circuladanza.wordpress.com/

ZORIONAK HAUTATUAK IZAN ZARETENOI!!

ZER DA CIRCULA?
Estatu mailan egiten den proiektua da, bere helbura: gorputza eta mugimendua ardatz nagusia duten ikuskizunen formakuntza eta bisibilitatea sustatzea da, eta gure bazkidetuen mugikortasuna akuilatzeko modua.

NORI DAGO ZUZENDUA?
Circula proiektua sustatzen dugun elkarte guztion bazkide sortzaileei dago zuzendua. Euskal Herriko hautatua edizio honetan Madrilgo Sala Cuarta Pared aretoan erakutsiko du bere lana.

2016 DEIALDIA