OIRA PROIEKTUA

OIRA, arte eszenikoen alorrean arriskuen prebentzioa sustatzeko tresna erabilgarri bat da.

“EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOA” DIAGNOSTIKOA ETA NAZIOARTEKOTZE PLANA

Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoaren diagnostikoa eta nazioartekotze plana, 2014. urteko otsaila eta ekaina bitartean garatu zen.

AHOLKULARITZA JARDUNALDIAK. EUSKADIKO DANTZA PROFESIONALEN HEZIKETA HAUSNARKETAK ETA ERRONKA PARTEKATUAK.

Profesionalentzako heziketa eskaintzen duten eragileei eta heziketa lan horri heltzeko prest leudeken profesional eta entitateei zuzendutako jardunaldiak.

DANTZA PROFESIONALENTZAKO LAN AHOLKULARITZA HIZKETALDIA

DANTZA PROFESIONALENTZAKO LAN AHOLKULARITZA HIZKETALDIA ADDEk lan aholkularitzaren inguruan bi hizketaldi antolatu ditu EABrekin elkarlanean, Zalantzak gai laboraletan argitzeko asmoz.

NAZIOARTEKOTZE BIDEAK

"Nazioartekotze Bideak"tailerra, artista eta dantza konapiniak bere kabuz nazioartekotze kanpaina egiteko ahalmena izan dezaten metodologi herraminta eta baliabideak eskaintzean datza.

BIDEO EDIZIOA HASTAPENA. FINAL CUT EXPRESS 4.

BIDEO EDIZIOA HASTAPENA. FINAL CUT EXPRESS 4. 2012ko azaroak 19, 20, 21 eta 22. Bilbaoescenan. Bilbo. ADDEk Bilbaoeszenarekin elkarlanean antolatutako ikastaroa.

BLOG BAT SORTZEKO ETA KUDEATZEKO HERRAMINTA PRAKTIKOAK. INTERNETEN KOMUNIKAZIOARAKO ESTRATEGIAK.

ADDEk eta DantzaGuneak antolatutako ikastaroa 2012-ko maiatzaren 25 eta 26-an ospatu zen. Artelekun, Donostian.

PROIEKTU ARTISTIKO BAT FINANTZATZEKO ERREKURTSOAK

Ikastaro hau 2011-ko urriak 6 eta 7-an burutu zen, ordutegia 9:00-tatik 14:00-tara izan zen Bilboeszenarekin elkarlanean. Ikastaroaren emailea: Marta Oliveres. "M.O.T. management y gestión cultural".

EKOIZPEN ESZENIKOA

2010eko azaroan, ADDEk ekoizpen eszenikoko ikastaroa antolatu zuen profesionalen eskaerei erantzuna emateko.

MUGIMENDUAREN ANALISIA / KOREOLOGIA

Ikastaroa 2010eko urriaren 30 eta 31n antolatu zen, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30tik 18:30etara, Donostiako Artelekun, Gipuzkoako Dantzagunea-Artelekuren laguntzarekin.