APDCrekin TOPAKETA

TOPAKETA. BAD JAIALDIA.

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, APDCrekin egin genuen topaketa, Kataluniako Dantza profesionalen Elakertearekin.

Bisitatu gintuzten Cèsar Compte Margalef, APDCko Kudeaketa arduraduna eta Sebastián García-Ferro, APDCko juntako kidea.
ADDErentzat APDC betidanik izan da erreferente, bi elkarteon hainbat proiektu berdintsu ikusi genituen. Gure moduak, ideiak, beharrak, arazo eta erraztasunak elkarbanatzearren.

ELKARBANATUTAKO PROIEKTUAK:

ADDE
1. Lan hitzarmena (proiektuaren sasoia: informazioaren bilketa)
2. Sorkuntzarako guneen sarea (proiektuaren sasoia: hastear)
3. Kultura Zuzenean Bizirik hitzarmena (proiektuaren sasoia: 2016. urtean 10 puntu adostuak)

APDC
1. Lan hitzarmena (proiektuaren sasoia: konpainia eta interpretariek sinatuta)
2. Dantza akuilatzeko egitasmoa (proiektuaren sasoia: 2017. urtean hasiko da)
3. 36 neurri kulturaren egoera profesionala hobetzeko (proiektuaren sasoia: 2014. urtean ontzat artutako txostena)

Beste hainbat proiektuen artean Katalunian egin berri duten dantzaria kontratatzeko gidari buruz hitz egin ziguten, gida horrek dantzan erabiltzen diren lan praktikei garrantzia ematen die.
ADDEn gida hori gaztelerara itzuli dugu eta gure atarian eskegi dugu, DOKUMENTAZIOA atalean, nahi izanez gero begiratzeko.

Encuentro con APDC  Encuentro con APDC

Noiz: Urriak 24 astelehena.
Non: La Bolsa eraikina. Bilbo.

Antolatzailea
ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

Laguntzailea
BAD Jaialdia.

Diru-laguntza
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.