APDC (ASOCIACIÓN DE PROFESIONALES DE LA DANZA DE CATALUÑA) TOPAKETA

APDC (ASOCIACIÓN DE PROFESIONALES DE LA DANZA DE CATALUÑA) TOPAKETA

Jardunaldi hauen helburua lehenbiziko kontaktu bat izatea izan zen estatuko beste dantza elkarte garrantzitsu batekin, APDC-a hogei urteko esperientziarekin Katalunian lana egiten duten 300 profesionaletik gora ordezkatzen ditu. Kataluniako Dantza Profesionalen Elkarteak egindako bidean esperientzia dauka eta ADDE-k orain arte egindako proiektuak eta hemendik aurrera egin nahi dituztenak ere ezagutu nahi izan genuen.
Topaketa honetara Valentziako Dantza Profesionalen Elkartea (APDCV) ere batu zen.

Beti ere oso garbi izanten desberdintasun handiak daudela eta errealidade desberdinak direla gure komunidadeetan Dantza garapenean mailan, ADDE-k guzti honetatik ikasi nahi izan zuen, Euskal Herrian garatzeko eta moldatzeko.

Topaketek Bilbon gauzatu ziren Azaroaren 14 eta 15-ean. Gai hauek landuz:
1. Kataluniako dantza elkartean historia eta egindako bidea.
2. Elkarteen kudeaketaren profesionalizazioa.
3. Kataluniako Dantzaren plan osoa.
4. Dantza eta ikaskuntza sistema.

Bi topaketa hauetatik oso ondorio onak atera genituen elkartutako hiru elkarteek eta bereziki ADDE-k 2010. urteari begira egin behar duen bidea zehazteko, gehien bat elkarteen profesionalizazioaren kudeaketan.