MUGIMENDUAREN ANALISIA / KOREOLOGIA

IKASTAROA

Ikastaroa 2010eko urriaren 30 eta 31n antolatu zen, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30tik 18:30etara, Donostiako Artelekun, Gipuzkoako Dantzagunea-Artelekuren laguntzarekin.

Ikastaroa Eva Recachak –London Contemporary Dance School (London) eta CSD María de Ávila (Madril) ikastetxeetan koreologiako irakasleak– eman zuen.

Ikastaroko edukia honela egituratu zen:

Larunbata 30
EREDU KOREOLOGIKORAKO SARRERA
BEROKETA
EKINTZAK
DINAMIKAK/ERRITMOA
DINAMIKAK/ESFORTZUA
HIRU ABIAPUNTU

Igandea 31
BEROKETA
ESPAZIOA/FORMA
FORMA/ERRITMO KIDETASUNA
ESPAZIOA/ESPAZIOKO EGITURAK
MUGIMENDUAREN EDUKIA
Les Noces BIDEOAREN ANALISIA

Horrez gain, ikastaroa ADDE eta EHUko ikuskizunaren arteak eta zientziak masterraren artean lehen lankidetza sortzeko lehen urratsa izan zen. Lankidetza horrek masterreko ikasleentzako master class-aren bateko kudeaketari esker hartu zuen forma. Master class saioa Kultur Leioa entsegu-aretoan egin zen, urriaren 29an (ostirala), 09:00tatik 14:00tara.