ADDEK BIDAI POLTSA EDO DIRU LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA ZABALTZEN DU

2018KO BIGARREN SEIHILAKOAN GARATUKO DIREN TESTUINGURU PROFESIONALETARA JOATEKO BIDAI POLTSA EDO DIRU LAGUNTZAK ESKATZEKO BIGARREN DEIALDIA ZABALTZEN DUGU.

Jakinarazten dizuegu ADDEtik 2018ko lehenengo seihilabetean egin genuen bezala, 300€ko diru laguntza eskeini nahi dugula bazkideentzako interesgarriak diren testuinguru profesionaletara joateko.

Elkarteak bazkideentzako zein ADDErentzako interesgarri ikusten dituen zenbait testuinguru iradokitzen dizkizue, baina zuek bestelako testuinguruak proposatzeko aukera ere zabalik dago, batzordeak guztiak izango dituelarik kontutan.

 

BIGARREN SEIHILABETEKO TESTUINGURUAK

Laboratorio Pencca. V Encuentro Internacional de danza
Uztailaren 23tik 28ra (Sierra Norte de Sevilla)
https://mailchi.mp/b4a9b0a72477/abierto-plazo-de-matricula

Estatu mailako V Biltzarra eta Nazioarteko Ikerketa Dantzan II Biltzarra.
Azaroaren 16 eta 18 (Sevilla)
https://danzamasinvestigacion.com/

BAZKIDEEK PROPOSATUTAKO TESTUINGURUA
(Bigarren seihilabetean garatuko den testuingururen bat ezagutzen baduzue diru laguntza jasotzeko eskabidea bidali dezakezue. Proposamena ADDEren batzordeak aztertuko du.)

BETEBEHARRAK
Curriculuma eta motibazio eskutitza bidaltzea.
Epea: Ekainaren 4tik 17ra (Biak barne)
Eskakizunak: info@addedantza.org
Batzordeak Ekainaren 18ko astean hartuko du erabakia.