ADDE DANTZABIZEN

2011ko martxoan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak DANTZABIZ sortu eta arautu zuen: Bizkaiko Aldundiko Kultura Saileko Dantza Aholkularitzarako Batzordea.

Hauek dira Dantzabizen funtzioak:

– Dantzak Bizkaian dituen arazoak eta erronka komun espezifikoak aztertzea.
– Politika publikoen jarraipena eta lehentasunen gaineko adostasuna.
– Dantza-Gunearen definizioan, abian jartzean eta jarraipenean parte hartzea.

Kultura Saileko foru-diputatua da aholkularitza-taldearen burua eta hauek ditu kideen artean:
Dantzaren sektoreetako (tradizionala, garaikidea eta klasikoa) ordezkariak, Bizkaiko antzoki publikoetako ordezkariak, dantzaren alde lan egiten duten izen oneko pertsonak eta Kultura Saileko teknikariak.

DantzaBiz urtean gutxienez bi aldiz biltzen da, eta kideek ez dute inolako ordainik jasotzen bertan parte hartzeagatik.

Arantza Balenziaga Prado eta Alicia Gómez Linares dira ADDEren ordezkariak Dantzabizen.

ADDEk Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretuan, dantzarako laguntzak eta bekak eskatzea eta ematea arautzen duenean, adin-irizpidea ezabatzeko eskatu zuen.

2010 arte “dantza klasikoko eta moderno garaikiderako teknika hobetzeko” bekak eta laguntzak hogei urte arteko gazteei soilik eman zekizkiekeen. ADDEk argudiatu zuen bazeudela bokazio profesionala duten eta bi teknikak hobetu nahi dituzten 20 urte baino gehiagoko ikasleak. Gainera, hezkuntza arloan indarrean dagoen araudiak, LOEk, hogei urtetik aurrerako goi mailako hezkuntzan interpretatzaile profesionalen trebakuntza jasotzen du. Goi Mailako Hezkuntzako Europako Espazioan goi mailako hezkuntza-zentro batera sartzeko adinaren araberako bereizketarik ez dela egiten gehitu du.
Bizkaiko Kultura Saileko foru-diputatuak eskaera hori babestuta, 2011ko deialdian aldaketa hori sartu da.

2012ko deialdirako aldatzeke geratu da, bileran adostu zen moduan, beka eta laguntza horiek eskatzeko kontzeptua. Zehazki, “dantza klasikoaren eta moderno garaikidearen teknika hobetzeko” kontzeptuaren ordez “dantza-trebakuntza” jartzeko eskatu zen, hala beste teknika batzuetako trebakuntza (koreografia, irakaskuntza eta abar) jasotzeko interesa duten hautagaiak aurkezteko aukera izan zezaten.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Dantza-Etxea martxan jartzearen alde egin du. Informazioa, trebakuntza, espazioen kudeaketa, hedapena eta publikoen sentsibilizazioa lortzeko eremu erreferentea izan nahi du Bizkaiko Dantzaren sektorean.

Ekimen horrekin helburu hauek lortu nahi dira:

2.1. Bizkaian profesionalei, amateurrei zuzendutako eta dantzaren hedapen sozialera bideratutako topagunea abian jartzea.
2.2. Bizkaian Dantzaren sektorean lan egiten duten ekimen publiko eta pribatu ugariren arteko lankidetza bultzatzea.
2.3. Bizkaian Dantzaren presentzia soziala eta ikusgarritasuna handitzea.
2.4. Dantzaren sentsibilizazio-ekintzak sustatzea eta publiko berriak sortzea.

Helburuak eta lan-ildoak adostu eta definitu ostean, jarduerak kudeatu, koordinatu eta ekoitziko dituen laguntza teknikoko lehiaketa-deialdi bat egingo da.

2011ko apirilaren 20ko Kultura Saileko foru-diputatuaren 1423/2011 FORU AGINDUA; horren bidez esleitzen dira DANTZABIZ Dantza Aholkularitzako Batzordeko elkarte, erakunde eta kideak.