ADDE 20 URTE

, ,

ADDE 20 URTE

Aurten elkartearen 20. urteurrena ospatuko dugu!
2003ko ekainean hasi genuen ibilbidea, hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditugu.
Elkarrekin ospatzera gonbidatzen zaituztegu!

PROMOZIOA

ADDEren hastapenak 2003ko ekainean izan zirela kontuan hartuta, aurten, 2023an, ekainean hasi eta ospakizunaren urtea amaitu arte, afiliazio berrientzako sustapen bat abiarazi dugu.
ADDEn 2023-06-1etik 2023-12-31ra bitartean bazkidetuz gero, ez duzu inzen-emate-kuotarik ordainduko.

Eman pausoa! Izena emateko fitxa

KOMUNIKATUA

Dantzaren nazioarteko eguneko ADDEren komunikatua: IRAKURRI

DOKUMENTALA

Hainbat profesionalen testigantzak jasoten dituen dokumentala egin dugu.
ADDE 2003-2023
Aurten, ADDEren 20. urteurrena dela eta, dokumental batean jaso nahi izan dugu gure historia, hainbat profesional eta eragileren testigantzen bidez bi hamarkada hauetan egindako lana bertatik bertara ezagutzeko.
5 kapituluko dokumental bat, honako gai hauei buruz hitz egiteko: hastapenak, kolektiboaren garrantzia, beste eragile batzuekiko eta erakundeekiko elkarrizketa, elkarlana eta lankidetza, ADDEk euskal dantzaren ekosisteman duen papera eta, azkenik, dantzaren sektorearen etorkizunerako nahiak.

Bufalo Produkzioak egina.

___

Horrez gain, apirilaren 29an, dantzaren nazioarteko egunaren ospakizuna dela eta,  ADDEko bazkideentzako festa txiki bat izan zen. Pikoteo moduko bazkaria egin genuen BOBO Espazioan.

BAZKIDEONTZAKO BAZKARIA

NOIZ: Apililak 29 larunbata eguerdiko 13.30tan.
NON: BOBO Espazioa.(Bilbo)
IZENA-EMATEA: info@addedantza.org helbidean Apirilaren 23 igandea arte.

Bazkalondoa alaitzeko, musika eta zozketak egon ziren…
Egun ADDEko bazkide zaretenon artean izan dira zozketak eta HEMEN ikus dezakezue bakoitzari dagokion zenbakia.

Mila esker ADDEren 20 urteak ospatzera etorri zinaten guztiei, plazerra izan da elkarrekin ospatu izana.
Lanean jarraitzeko indarrak ematen digun topaketa.
@boboespazioa -k zoragarri hartu gintuen mila esker bihotzez!
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *