2024-2025 DANTZAN BILAKA BATZORDE ARTISTIKOKO KIDE izateko ERRELEBO DEIALDIA

,

2024-2025 DANTZAN BILAKA BATZORDE ARTISTIKOKO KIDE IZATEKO ERRELEBO DEIALDIA

EUSKAL HERRIKO DANTZA ETA SORKUNTZA-KOREOGRAFIKOKO PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO LAN ESKAINTZA.

Nori zuzendua:

Euskadiko dantzaren eta koreografia-sorkuntzaren alorreko profesionalentzat.

Kandidatura aurkezteko bidali beharrekoa:

Curriculuma eta motibazio gutuna. Elkarrizketa pertsonalak egingo dira beharrezkoa izanez gero.

Hautagaitzak bidaltzeko epea:

Ekainaren 1etik 30era  info@addedantza.org helbidean.

Txanda-deialdi honen helburua batzorde artistikorako kide berri bat hautatzea da, 2023ko batzorde artistikoaren kide batek eta ADDEren bulegoak osatzen duten egungo eraketari gehituko zaiona.

Batzordea “laguntza eta koordinaketa” izenpeaz deiturikoa honako eginkizunez arduratzen da: alde batetik programa egituratzen duten lan-teknikoak koordinatzeaz, eta bestetik, bertan garatzen diren sorkuntza prozesuen jarraitze lana egiteaz.

Batzorde artistikoak, txandakatze sistema bat jarraitzen du, horrela, taldean pertsona berriak sartzeko modua mailakatua da eta Dantzan Bilakaren koordinakuntzan aurretiko esperientzia duen taldea ziurtatzen da.

Ezaugarriak eta eginkizunak:

+ LANPOSTUAREN DESKRIBAPEN OROKORRA +