2020-2021 DANTZAN BILAKA BATZORDEKIDE izateko TXANDATZE DEIALDIA

, ,

2020-2021 DANTZAN BILAKA BATZORDEKIDE izateko TXANDATZE DEIALDIA.

Dantzan Bilaka programa hiru laguneko talde batek koordinatu du 2016. urteaz geroztik, lan-talde horrek ekimena aurrera ateratzeko bere gain hartzen dituelarik lan guztiak.

Batzordea “laguntza eta koordinaketa” izenpeaz deiturikoa honako eginkizunez arduratzen da: alde batetik programa egituratzen duten lan-teknikoak koordinatzeaz, eta bestetik, bertan garatzen diren sorkuntza prozesuen jarraitze lana egiteaz.

Batzordeak, txandakatze sistema bat jarraitzen du, horrela, taldean pertsona berriak sartzeko modua mailakatua da eta Dantzan Bilakaren koordinakuntzan aurretiko esperientzia duen taldea ziurtatzen da.

Nori zuzendua:

Euskadiko dantza eta sorkuntza artistikoaren arloko profesionalak.

Kandidatura aurkezteko bidali beharrekoa:

Curriculuma eta motibazio gutuna. Elkarrizketa pertsonalak egingo dira beharrezkoa izanez gero.

Proposamenak bidaltzeko epea:

Urriaren 28tik azaroaren 20ra info@addedantza.org helbidera.

+ LANPOSTUAREN DESKRIBAPEN OROKORRA +

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *