Directorio de danza

Josu Mujika Lacha

  1. Home
  2. »
  3. Profesionalak - Profesionales
  4. » Josu Mujika Lacha
Description:

Magisteritzako ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Bartzelonako UAB Unibertsitatean psikologiakoak. Horiek bukatuta, 1982an, Maurice Bejart-en MUDRA eskolan sartuko da, Bruselan.

Dantza ikasketak bukatu ostean, bere dantzari karrerari ekingo dio Micha Van Hoecke koreografo ezagunak zuzenduriko konpainian: “Ballet Théatre l´Ensemble”n.

Aktore eta dantzari izango da Euskadi eta Italiako hainbat opera eta Telebista produkziotan, aldi berean Koreografia lanak sortuz. Dantzako irakasle-gonbidatu gisa ere arituko da lanean zenbait dantza eta antzerki konpainia eta eskoletan.

Gaur egun, Dantzaz Konpainiako sorkuntza tailerretan irakasle aritzen da eta gainera eskoletako sentsibilizazio proiektuan parte hartzen du.

Nombre / Izena: Josu Mujika Lacha
Dirección / Helbidea:
Elgoibar, Gipuzkoa
Actividad / Jarduera: Irakaslea, Dantzaria, Koreografoa, Sentsibilizazio arduraduna.
Especialidad / Espezialitatea: Garaikidea