Directorio de danza

Jon Maya Sein

  1. Home
  2. »
  3. Profesionalak - Profesionales
  4. » Jon Maya Sein
Description:

Sei urte zituela murgildu zen dantza munduan, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Dantza tradizionalean jaso du bere formazio nagusia, eta bertatik abiatuta landu ditu bere proiektuak. Bakarlari gisa, 1997 eta 2005 urteen artean zazpi aldiz izan zen Euskal Herriko Aurreskulari Txapelduna.

1999 eta 2001 urteetan artean LAXOK taldeko partaide izan zen, eta proiektu horren ondotik, 2002. urtean, KUKAI Konpainia sortu zuen. Kukai Dantza Konpainian dantzari, koreografo eta zuzendari lanak betetzen ditu orduz geroztik, dantza tradizional eta garaikidearen arteko bideetan sakonduz. Bertan artista ugarirekin elkarlanean jarduten da. Nabarmentzekoa da egindako kolaborazio guztiak: Mireia Gabilondo, Cesc Gelabert, La Intrusa Danza, Pantxika Telleria, iker Gómez, Jone San Martín, Israel Galván, Logela Multimedia, Oreka Tx, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Juan Mari Beltrán, Carlos Núñez..., besteak beste.

Hezitzaile gisa, 1997. urteaz geroztik Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da, eta Ereintza Dantza Taldean ere eskolak ematen ditu. Horren gain, hainbat tailer koreografiko eskaini ditu Euskal Herrian zein atzerriko jaialdi eta hirietan.

Era berean, dantzaren sentsibilizaziorako hainbat proiektu zuzentzen ditu. Errenterian, Kukai Konpainiak eta Udalak kudeatzen duten egitarauaren arduraduna da; eta, Malandaine Ballet Biarritz eta Victoria Eugenia Antzokiak kudeatzen duten, BALLET T egitasmoan aholkulari artistikoa da, besteak beste.

Nombre / Izena: Jon Maya Sein
Dirección / Helbidea:
Errenteria, Gipuzkoa
Teléfono / Telefonoa: 636 464 643
Actividad / Jarduera: Dantzaria, Koreografoa.
Especialidad / Espezialitatea: Tradizionala, Garaikidea