Para formar parte del Directorio de la Danza o actualizar tu ficha, envíanos los datos.

Dantzaren Direktorioaren parte izateko edo zure fitxa eguneratzeko, bidaliguzu datuak.


contact_icon Contacto:

Gestión y coordinación de proyectos
info@addedantza.org

Comunicación y servicios al socio
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052
copy_iconaddedantza. Aviso legal.


Aurtzaka Dantza Taldea

NOMBRE DE LA COMPAÑÍA / KONPAINIAREN IZENA: Aurtzaka Dantza Taldea

NOMBRE DEL DIRECTOR / ZUZENDARIAREN IZENA: Izaskun Salazar, Mikel Sarriegi

DIRECCIÓN POSTAL / POSTA HELBIDEA: Garmendia Otaola 9

POBLACIÓN - PROVINCIA / HERRIA - PROBINTZIA: 20200 Beasain. Gipuzkoa.

TELÉFONO / TELEFONOA: 679 340 718

EMAIL: aurtzaka@gmail.com

WEB: www.aurtzaka.com

Aurtzaka

TALDEAREN HISTORIA LABURRA

Aurretik urte asko lanean ari ziren “Goierri” eta “Salleko Adiskideak” taldeak elkartuta, 1979. urtean sortu zen AURTZAKA dantza taldea.
Euskal-Herria puntarik punta ibilia, atzerrian ere eginak ditu hainbat emanaldi eta jira, hala nola Espainian, Europan eta Amerikan.
Bere partaideek, bestalde, euskal dantzaren ordezkaritza eraman dute Italiako Reggio Emilia (1988), Kubako La Habana (1988) edota Frantziako Lyon-eko (1992) Nazioarteko Dantza-Jaialdi famatuetara.
Gaur egun, Goierriko dantza ohitura eta tradizioekin lan egiten du nagusiki, bertako zenbait ohitura berreskuratu eta sustatuz. Esate baterako, 2007an Igartzako dantzarien Kofradia sortu eta bertako Ezpata-dantza berreraiki zuen; baita 2008an Sanjoanetako neskatxen esku-dantza ere.
Taldearen gaur egungo dantzen bilduma bi sail nagusietan bereiz daiteke: Euskal Herriko lurralde desberdinetako hainbat dantza, batetik, eta gure eskualdeko, Goierriko, dantzak bestetik.

AURTZAKA NAZIOARTEAN

1981 Erresuma Batua: Ingalaterra (Iron Acton, Bath eta Kendall), Gales (Pontardaweko Folklore Jaialdia) eta Eskozia.
1983 Erresuma Batua: Ingalaterra (Londres-en, Covent Garden), Gales (Pontardaweko Folklore Jaialdia).
1984 Polonia.
1987 Bretainia, Erresuma Batua: Ingalaterra eta Gales (Pontardaweko Folklore Jaialdia).
1995 Gales: Pontardaweko Folklore Jaialdia
2001 Galizia: Sarria (Lugo)
2002 Mallorca: Villafranca de Bonany
2003 Galizia: Tomiño (Pontevedra)
2004 Hungaria: III.International County-Wandering Festival
2005 Turkia: Istanbul, VI. Euroasia Culture-Dance & Music Festival
2006 Argentina: Chivilcoy, Rosario, Resistencia, Bahía Blanca.
2007 Kroazia: 41th International Folklore Festival, Zagreb.
2007 Colombia: Bogotá, Zipaquira, Cundinamarca, Mosquera, Chia, Guavio.
2009 Serbia: V. International Folklore Festival, Pirot.
2010 Catalunya: El Vendrell (Tarragona).